Unibertsitatez kanpoko eskola-garraiorako laguntza 2024-2025 ikasturtean

Unibertsitatez kanpoko eskola-garraiorako laguntza 2024-2025 ikasturtean

Epea urtarrilaren 31ra arte luzatu da

Ostiral honetan, urtarrilaren 31n, 2024-2025 ikasturterako unibertsitatez kanpoko eskola-garraiorako laguntzak eskatzeko epea amaituko da. Haur Hezkuntzako lehen zikloko, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Oinarrizko Lanbide Heziketako, Batxilergoko eta Erdi Mailako Hezkuntza Zikloetako hirugarren mailako ikasketak egiten ari diren seme-alabak dituzten familiei begirakoa da laguntza.

Baldintza nagusien artean, nahitaezkoa da eskola-garraioaren erabilera justifikatzea eta araudian ezarritako irizpideak betetzea. Gainera, eskatutako dokumentazioa adierazitako epean aurkeztu beharko da.

Eskabideak telematikoki aurkez daitezke, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren (enlace) bidez edo aurrez aurre. Horretarako, aplikazioak sortuko duen eskabide-inprimakia inprimatu, sinatu eta ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxeko zuzendariari eman beharko dio. Kasu horretan, ikastetxea arduratuko da eskatutako datuak eta agiriak aplikazio informatikoan sartzeaz. Informazio gehiago: esteka hau