Emakumea eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Eguna (otsailak 11) dela eta, otsailean zehar Eureka! Zientzia Museoan hainbat jarduera egingo dira “Emakumeak Zientzian” ekimenaren baitan. Helburua da zientzian emakumeen eta nesken parte-hartze osoa eta berdina sustatzea. Jarduerak 6 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat dira, baina heldu batek lagunduta egin beharko dira.
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa (Donostia/San Sebastián)
Datak eta ordutegia:
- otsailak 8, 15 eta 22, larunbata: 16:00 Euskara// 17:30 Gaztelera
- otsailak 9, 16 eta 23, igandea: 11:15 Euskara// 12:30 Gaztelera
Prezioa: dohan
Informazio gehiago eta izen ematea HEMEN(beharrezkoa da izena ematea, lekuak murriztuak baitira)
