Dagoeneko beteta ditugu martxoaren 30ean, igandean, egingo dugun familia-irteerarako plazak. Gainera, Aranburu gaztandegian gazta erosteko % 5eko deskontua izango dugula baieztatu digute.
Hirukideko familiok Aranburu Gaztandegia bisitatuko dugu Idiazabalen, gazta nola egiten den ikasteko. Horrez gain, Aizpeako meategietan bisita gidatua egingo dugu, burdina nola eskuratzen zen jakiteko eta galeria bat bisitatzeko.
Aste hauetan zehar bidaliko dizuegu informazio gehiago.
– Data: martxoak 30.
– Ordutegia: 11:30-18:00.
– Topagunea: egokitu zaizuen txanda zein den zehaztean jakinaraziko dizuegu.
– Jardueraren prezioa: 30 € familiako (bazkaria ez dago barne).
– Bazkaria: nork bere kasa (deskonturen baten aukera, abisatuko dizuegu)
PLAZA MUGATUAK
IZENA EMATEKO INPRIMAKIA HEMEN

