Gabonetako jai hauetan, familia osoaren entretenimendurako pentsatutako hainbat jardueraz gozatu ahal izan dugu Hirukideko familiok, hala nola, Hirupin, zinema familian eta BECeko UGP-a.
HiruPIN (Araba)
Larunbatean, abenduaren 14an, HiruPINaren edizio berri bat ospatu genuen Gorbeia Merkataritza Gunean, espazio honekin elkarlanean. Familiek asko disfrutatu zuten tailer, jolas eta atrakzio puzgarriekin, gainera, hainbat establezimenduetako deskontuak aprobetxatu eta sari ugariko zozketetan parte ahal izan zuten.
Jardunaldiaren parte gisa, eta Gorbeia Zinemak-en eta Hirukideren arteko lankidetzari esker, bazkideentzako pelikula esklusiboak eskaini genituen, “Vaiana 2”, “Red One” eta “Quién es quién?”, guztiak 2,5 € pertsonako eta gehienez 12,5 € familiako prezioekin.
Hirugazteentzat, karting, ohe elastikoak, lorezaintza tailerra, janaria McDonald ‘s-en eta zinema barne hartu zituen plan berezi bat egon zen; hori guztia prezio berezian, eguna esperientzia ahaztezin bihurtuz.
Argazki guztiak esteka honetan ikus ditzakezue.
Zinema familian (Bizkaia eta Gipuzkoa)
Igandean, abenduaren 22an, zinema saioak antolatu genituen Bizkaian eta Gipuzkoan, familia bazkideentzat prezio murriztuekin. Bizkaian, Dock Ballonti eta Getxo Zinemak zinema-aretoetan eman ziren proiekzioak; Gipuzkoan, berriz, Urbil eta Niessen zinema-aretoetan. Familiek “Vaiana 2”, “Mufasa” eta “Quién es quién?” filmez gozatu ahal izan zenuten, eta honako honetan ere sarrerak 2,5 € pertsonako prezioan izan ziren.
Umeen Gabonetako Parkea (UGP) BECen (Bizkaia)
Aurten, aurreko edizioetan bezala, Hirukideko familia bazkideek Barakaldoko BECeko Umeen Gabonetako Parkean (UGP) sartzeko aukera izan zenuten abenduaren 14tik urtarrilaren 5era bitartean. 6 € ko prezio berezian (familia bakoitzeko 30 € gehienez) eskainitako sarrerek aukera eman zieten Hirukideko ehunka haurrei Gabonetako jarduera tradizional honetan parte hartzeko. 0-2 urte bitarteko haurrak doan sartu ahal izan ziren.