ESKOLA-MATERIALA
1) Elorrioko Udala: eskola-materiala erosteko laguntzak.
2024ko ekainaren 1etik urriaren 31ra eskola-materialean (testuliburuak, idazmahaiko materiala eta suntsikorrak, material ez-suntsikorra, ekipamendu informatikoak eta ikastetxeak berariaz eskatutako edozein material) egindako gastuak lagundu ahal izango dira diruz. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
Informazio gehiago HEMEN.
2) Ermuko Udala: 90 € ikasleko udalerriko dendetan produktuak erosteko.
Laguntzak eskola-materialerako (liburuak izan ezik), arroparako, oinetakoetarako, kirol-materialerako, material informatikorako, eta betaurreko eta lentilletarako izango dira, irailaren 1etik urriaren 31ra.
Informazio gehiago HEMEN.
3) Urretxuko Udala: udalerriko dendetan eskola-materiala erosteko laguntzak.
Honako hauek lagundu ahal izango dira diruz: idazmahaiko materiala eta suntsikorrak, material ez-suntsikorra, eskola-jarduerarako beharrezko arropa eta oinetakoak, eta, oro har, ikastetxeak zirkular bidez berariaz eskatutako edozein material. Derrigorrezko Hezkuntzako edo Haur Hezkuntzako ikasleentzat. Eskaera egiteko epea: 2024ko azaroaren 5era arte.
Informazio gehiago HEMEN.
.
MUSIKA-IKASKETETARAKO BEKAK:
Ortuella:
– Beka arrunta: gehienez, ordaindutako zenbatekoaren % 20 lagunduko da diruz.
– Langabeentzako beka: gehienez, ordaindutako zenbatekoaren % 30 lagunduko da diruz.
BALDINTZAK
– Ortuellan erroldatuta egotea.
– Musika Eskola Ofizial batean ikastea.
– Egindako ikastaroen orduen % 80 betetzea eta ikasturtea burutzea.
– Ikasketa horiek egiteko beste inolako dirulaguntzarik ez jasotzea.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Urriaren 1etik 31ra.
Informazio gehiago HEMEN.
.
KULTURA-, GIZARTE-, EKONOMIA-, KIROL- EDO AISIALDI-JARDUERAK.
Elorrio:
Arau hauen xedea da Elorrioko kide ugariko familientzako laguntzak arautzea, familia horietako kideek Udalak antolatzen dituen kultura-, gizarte-, ekonomia-, kirol- edo aisialdi-jardueretan parte har dezaten bultzatzeko.
Kide ugariko familia bakoitzari laguntza ekonomiko bakarra emango zaio, zenbatekoa faktore honen arabera ezarrita: — Familiak eskaera egiten duen egunean duen kategoria. Ondorioz, laguntzen zenbatekoak hauek izango dira: — Kategoria orokorra: 90,00 euro. — Kategoria berezia: 200,00 euro.
ESKAERA AURKEZTEKO EPEA: azaroaren 15a baino lehen
Informazio gehiago HEMEN.
.
2023. URTEAN JAIOTAKO ETA/EDO ADOPTATUTAKO HAURRAGATIKO LAGUNTZAK.
Amurrio:
ESKAERA AURKEZTEKO EPEA: urriaren 5etik azaroaren 4ra
Familia-unitatearen diru-sarrerak ezin izango dira urtean 20.000,00 eurotik gorakoak izan.
Ezinbestekoa da eskatzailearen familia-unitate osoa Amurrion erroldatuta egotea haurra jaiotzen edo adoptatzen den unean, eta baldintza hori eskaera aurkeztu arte bete beharko da.
Informazio gehiago HEMEN.