Zer egin Batxilergoaren ondoren?

Zer egin Batxilergoaren ondoren?

Zuen seme-alabak Batxilergoan badaude, prestakuntza-saio honetan parte har dezaten gomendatzen dizuegu. Saioan, hurrengo fase akademikoa behar bezala aukeratzeko kontuan hartu beharreko funtsezko alderdien berri izango dute. Urriaren 19an (larunbata) egin dezakete, goizeko 10:30etatik 11:30etara zuzenean, Zoom bidez.

Kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuenak aipatuko zaizkie, besteak beste:

  • Autoezagutza: denok ez dugu denerako balio, eta oso garrantzitsua da jakitea norberak zer jarrera eta gaitasun dituen.
  • Batxilergoko prestakuntza-etapa amaitzean zer ibilbide akademiko eta lan-ibilbide dauden jakitea.
  • Erabakiak hartzea: erabakiak hartzeko garaian eragina duten funtsezko faktoreak ezagutzea.
  • Baliabide digital eta ez-digital batzuk ere emango dizkiete, erabaki egokiak hartzen laguntzeko.

Hizlariak: Enrique Pérez Urresti eta Karmentxu Pérez.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA