Datu-babeserako politika

Arduradun: Hirukide, Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa (aurrerantzean, Hirukide).

Xedea: zure alta kudeatu, bai eta, hainbat komunikabideren bitartez, gure jarduerarekin loturiko informazioa helarazi ere.

Legitimazio: baimena.

Hartzailea: Hirukide eta Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioa (aurrerantzean, FEFN).

Eskubideak        zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko, beste toki batera eramateko eta haien erabilera mugatzeko eskubideak.

Erakunde Laguntzailearen izen-ematea

 Nor da zure datuen erabileraren arduraduna?

Erabileraren arduraduna honako hau da, hurrenez hurren: Arabako Kide Ugariko Familien Elkartea (Sofia Erreginaren hiribidea, 112. 01015 Gasteiz); Bizkaiko Kide Ugariko Familien Elkartea (Arturo Kanpion. 18. 48015 Bilbao); edo Gipuzkoako Kide Ugariko Familien Elkartea (Pagola Gizagunea, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen pasealekua 10. 20009 Donostia).

Elkartearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu 945 25 36 02 zenbakira edo idatzi hirukide@hirukide.com helbidera.

Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Imprimaki honetan jasotako datuak eta kide ugariko familiaren tituluaren bidez bidaltzen dizkiguzuenak, e-postaz zein whasappez, datu pertsonalen fitxategietan jasoko dira, zeinaren jabeak eta arduradunak honako hauek diren, hurrenez hurren: Hirukide Araba, Hirukide Bizkaia edo Hirukide Gipuzkoa alde batetik, eta Hirukide Federazioa eta FEFN, bestetik: administrazio-eta estatistika-kontuetarako erabiliko dira, eta elkarteei dagozkien zerbitzuen gaineko informazioa bidaltzeko, bitarteko elektroniko eta automatikoen bidez, bai eta beren bazkide diren kide ugariko familiei eta horietako kideei eskaintza kormertzialak egitea adosten duten enpresa eta/edo erakundeen produktu eta zerbitzuen eskaintzen eta sustapenen gainekoa ere; hala nola kide ugariko familiei eragiten dien informazio garrantzitsua eta elkarteak antolatzen dituen jarduerei buruzkoa (hitzaldiak, biltzarrak, txangoak, familia-jardunaldiak, ekitaldiak, etab.). Horrez gain, elkartearen hiru hilean behingo aldizkaria postaz bidaltzeko erabiliko dira.

Online bidalketetarako, bidalketa masiboetarako plataformak erabil daitezke.

Zein da zure datuen erabilerarako legitimazioa?

Zure datuak erabiltzeko oinarria zuk emandako baimena izango da, zeina edozein unetan baliogabetu ahal izango duzun.

Era berean, elkartearen lanari edota kide ugariko familientzako laguntza-deskontu berriei buruzko informazioa eta zure interesekoak izan litezkeen gainerako albisteak bidaltzeko interes legitimoa era zure datuak erabiltzeko oinarri izango da.

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Hemen aipatu datuak Hirukide Federazioari eta FEFNri lagako zaizkie. Hirukidek erabiltzaileen datuak ez dizkie hirugarrenei lagako, Europar Batasuneko Zuzenbideak eta/edo Estatu Kideetakoak ezarritako legezko betebeharrak betetzeko izan ezean.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein unetan, zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, aurkaratzeko, ezabatzeko (“ahazteko eskubidea”), lekualdatzeko eta haiekin Lotutako erabaki automatizatuak hartzearei uko egiteko eskubideak egikari ditzakezu, Hirukideri eskaera idatzia sinatuta igorriz: Sofia Erreginaren Hiribidea 112, 01015 Gasteiz (Araba) edo hirukide@hirukide.com. Edozein unetan, Hirukideren komunikabideetan baja eska dezakezu: hileko newslettera, elkarteari atxikitako enpresen sustapenak eta elkartearen hiru hilean behingo aldizkaria.

Iraupena

Jakinarazten dizkiguzun datuak zure familia elkarteko kide gisa alta emanda egon bitartean gordeko dira Hirukide Arabaren, Hirukide Bizkaiaren edo Hirukide Gipuzkoaren fitxategian; Hirukide Federazioaren eta FEFNren fitxategietan familia elkarteko kide gisa alta emanda egon bitartean; eta, nolanahi ere, helburu estatistikoekin baino ez dira gordeko fitxategietan.