Itsasmuseum Bilbao

Itsasmuseum Bilbao

Itsasmuseum Bilbaok 2 eta 6 lagun bitarteko 60 minutuko Escape Room joko batera desafiatzen zaituzte. Abentura, euskaraz edo gaztelaniaz, benetako egitateetan oinarrituta dago, eta zuen zentzumenei erronka egingo dien murgiltze-esperientzia biziko duzue, non aparteko sormena, zuhurtzia, erabakigarritasuna eta talde-koordinazioa beharko dituzuen.

Lekua: Bilbo (Bizkaia)
Adina: 16 urtetik gorakoak. Adingabeak (16-17 urte) heldu batek lagunduta.
Ordutegia: ostiral, larunbat eta igandeetan 17:00etan.