Ate Irekien Jardunaldiak gure egoitzetan

Ate Irekien Jardunaldiak gure egoitzetan

Ekainean, Ate Irekien Jardunaldi bana egin dugu gure hiru egoitzetan, elkarren segidako hiru ostegun hauetan: hilaren 6an Bilbon, 13an Donostian eta 20an Gasteizen, goizez eta arratsaldez.

Gerturaturiko familiok egiaztatu zenuten bezala, abagunerik onena izan zen gu bisitatzeko, gure instalazioak ezagutzeko eta, solasaldi atseginean, zuen zalantzak argitzeko eta zuen galderei erantzuteko. Gainera, bertaraturiko familia bazkide bakoitzak edo egun horretan bazkideturiko familia bakoitzak Hirukideren oparitxo bat jaso zuen.

Izandako arrakasta ikusita, urtearen bukaeran edo datorrenaren hasieran berriz egitea pentsatzen ari gara, jakinaraziko dizuegu hurrengo aldizkari eta newsletterretan.