Irailaren 15era arte
Anima zaitezte eta har ezazue parte gure argazki-lehiaketaren edizio berrian; aurten, Hirukiderentzat hain urte berezian, izenburu hau dakar: FAMILIARTEKO OPORRAK 25 URTE.
Beti bezala, argazki maitagarriak, jatorrak edo dibertigarriak jaso nahi ditugu, familiaren irudi positiboa islatzen dutenak eta, ahal dela, familiako kide guztiak agertzen dituztenak. Baina aurten, horrez gain, argazkietan 25 zenbakia azaldu beharko da, dela karteletan, dela hondarretako marrazkietan edo bururatzen zaizuen beste edozein modu originaletan.
Argazki irabazleak 300 €-ko saria jasoko du Azulmarinon (Eroski bidaiak), familiarteko bidaiatxo batean gozatu ahal izango dena. Irailaren 15era arte parte har dezakezue, familia bakoitzak gehienez 3 argazki bidalita, formatu digitalean, helbide honetara: hirukide@hirukide.com.
Eskerrik asko emandako laguntzagatik: