KONGRESUAREN BALDINTZA OROKORRAK
KIDE UGARIKO FAMILIEN XIV. KONGRESU NAZIONALA
1. DESKRIBAPENA
Kide Ugariko Familien Kongresu Nazionala Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioak (FEFN) antolatzen du, bi urtean behin, Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioarekin elkarlanean, seme-alaba gehiago dituztela-eta kezka eta behar berak dituzten Estatu osoko familiei biltzeko topagunea eskaintzeko.
2. PREZIOAK:
Hauek dira Kongresuan eskainiko diren zerbitzuen prezioak:
- HIRUKIDEKO eta FEFN -eko BAZKIDEA
- Hitzaldietarako sarrera: 10 € familiako edo 5 € pertsonako
- Hitzaldietarako sarrera (helduak/Hirugazte) + haurrak zaintzeko zerbitzua + bazkaria: 40 € familiako
- Familia-plana eta Hirugazte (LARUNBAT arratsaldean): 10 € familiako + familia-plana (IGANDE goizean): 10 € familiako
- Hirugaztea bakarrik (hitzaldiak + bazkaria + larunbateko plana): 10 € pertsonako
- AUTOBUSAK
- HIRUKIDE (Araba/Bizkaia): 20 € familiako (Gipuzkoako hainbat geltokitan salbu: 10 € familiako).
- FEFN (beste erkidegoak): elkarte bakoitzak adostu beharrekoa
- OSTATUA (gosaria barne)
- Logela ez partekatua: 75 € gaueko eta familiako
- Logela partekatua (beste familia batzuekin): 55 € gaueko eta familiako
- Boletoa: 5 € familiako
- EZ BAZKIDEA
- Hitzaldietarako sarrera: 10 € pertsonako
- Gainontzeko zerbitzuak: kontsultatu prezioak
- Boletoa: 5 € pertsonako
Ordainketa HIRUKIDEren datu-basean agertzen den kontu-korrontean egingo da. Ez bazarete bazkideak, jarraian ageri den kontu-zenbakira transferentzia egin beharko da eta ordainagiria helbide honetara bidali beharko duzue: administracion@hirukide.com
Kontu-zenbakia: ES36 3035 0012 71 0120057733
3. BALIOGABETZEAK
Baliogabetzeak lehenbailehen jakinarazi behar dira, dela hirukide@hirukide.com helbidera idatziz, dela 945 25 36 02 edo 688 728 931 telefono-zenbakira deituz, eta baldintza hauen arabera gauzatuko dira:
- Kongresua baino hamabost egun lehenago eginez gero, izen-ematearen % 40 itzuliko da.
- Kongresua baino zazpi egun lehenago eginez gero, EZ da dirurik itzuliko, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu (istripua, gaixotasuna…); orduan, diru guztia itzuliko da.
4. ASEGURUAK
Kongresuko partaide guztiak Federazioak kontratatutako Erantzukizun Zibileko Aseguruarekin babestuta egongo dira; era berean, 0-12 urte bitarteko haurrentzako zaintza-zerbitzuak eta gazte-Hirugaztek (13-25 urte) istripu-aseguru bat izango dute pertsonako.
5. ZAINTZA-ZERBITZUA ETA GAZTE-HIRUGAZTE
Oinarrizko bizikidetza- eta jokabide-arauak urratuz gero, edo edozein haur, gazte, begirale edo beste edozein pertsonaren segurtasun fisikoa arriskuan jarriz gero, Elkarteak ahalik eta lasterren emango die jokabide horren berri gurasoei, legezko tutoreei edo harreragileei, zerbitzuan parte hartzeari dagokionez inplikatutako guztien artean erabaki adostua hartzeko. Bat etorri ezean, Elkarteak haurra edo gaztea zerbitzutik kanporatzeko eskubidea izango du.
6º. KOMUNIKAZIOAK
Baimena ematen da HIRUKIDEk kongresuari buruzko edozein informazio posta elektronikoz bidaltzeko eta bi gurasoen telefono-zenbakia Whatsapp talde batean sartzeko. Kongresuari buruzko, xehetasun guztien berri emateko.
7. ARGAZKIAK ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK
Erakundeak bertaratuen berariazko baimena izango du haur eta Hirugazte-gazteei argazkiak egiteko edo bideoz grabatzeko eta, ondoren, Elkarteak eta/edo erakunde laguntzaileak zabaltzeko.
Gurasoek ez badute beren seme-alaben irudia zabaltzerik nahi, idatziz jakinarazi beharko dute ekitaldia egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez, helbide elektroniko honetan: hirukide@hirukide.com
Arduraduna eta harremanetarako | HIRUKIDE, Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioa Sofia Erreginaren hiribidea, 112. 01015 Gasteiz. 945 25 36 02 / 688 72 89 31 |
Bildutako datuak, interes legitimoa eta gordetzeko epea | Partaideen datuak: (i) Nortasun-datuak; Kide Ugariko Familien XIV. Kongresu Nazionalean izena emateko prozesua kudeatzeko helburuz. Datuak 2 urtez gordeko dira Hirukideren fitxategian. |
Helburua | Kide Ugariko Familien XIV. Kongresu Nazionalean izena emateko prozesua kudeatzea. |
Eskubideak | Norberaren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, erabiltzeko baimena baliogabetzeko, erabiltzea aurkaratzeko, erabilera mugatzeko eta/edo beste norabait eramatea eskatzeko eskubideak, helbide honetara idatziz: hirukide@hirukide.com |