Iturraran Parketxearen ondoan, erlategi bat eraiki da helburu didaktikoekin. Bertan, bisita gidatuen bidez, erlauntzen egitura eta antolaketa erakusten dira, erleen jarduera bertatik bertara behatuz.
Iturraranen, Euskal Herriko erle beltza dugu. Landako erlea da, produkzio erregularrekoa, zaintza txikia behar du eta ezinbestekoa da ekosistemaren iraupenerako.
Erle beltza gure ekosistemetako polinizatzailerik garrantzitsuena da, eta horrexegatik da nahitaezkoa haren kontserbazioa eta zabalkundea.
- Tokia: Pagoeta Parkeko Interpretazio-zentroa (Iturraran)
- Bisita giatuak: helduak 3,50 € eta haurrak 2,50 €
- Gutxienez: 10 laguneko taldeak
- Hitzordua: hartutako taldeek lehentasuna dute
- Estela interesgarria: Gipuzkoa Natura – Iturriarango Parketxea