Bonu sozial termikoari buruzko argibidea

Bonu sozial termikoari buruzko argibidea

Aurreko aldizkarian jakinarazi genizuen bezala, Eusko Jaurlaritza abenduaz geroztik ordaintzen ari da 2022ko bonu sozial termikoari dagokion zenbatekoa, baina familia batzuei otsailaren amaiera aldera helduko zaizue. 2022ko bonu sozial termikoa 2021eko abenduaren 31n argiaren bonu soziala kobratzen ari ziren familiei dagokie.

2023ko azaroan eta abenduan, Eusko Jaurlaritzak gutun baten bidez jakinarazi zien familia onuradunei zein zenbateko kobratuko zuten eta 2024ko otsaila amaitu baino lehen jasoko zutela.

Gerta daitezkeen egoerak:

Gutuna jaso arren, EZ dut kobratu: Eusko Jaurlaritzak ordainketak egiten jarraitzen du, otsailaren amaierara arte (hil hau barne). Beraz, adi egon.

2021eko abenduaren 31n argiaren bonu sozialaren onuraduna nintzen, baina EZ dut gutuna jaso: gutuna jaso ez arren, baliteke ordainketa jasotzea. Hala ere, hobe da Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jartzea, 012 telefono-zenbakira deituz.

Noiz kobratuko da 2023ko bonu sozial termikoa? (2022ko abenduaren 31n argiaren bonu sozialaren onuradun zirenek): oraindik ez dakigu Eusko Jaurlaritzak noiz bidaliko dien gutuna familia onuradunei eta zein zenbateko jasoko duten.

Zalantzak argitzeko:

Tel.: 012

E-posta: bonosocialtermico@euskadi.eus