Dagoeneko goza dezakezue 2026ko Deskontu-gidaz, aurten inoiz baino abantaila gehiagorekin datorrenaz, kide ugariko familien eguneroko ekonomiari laguntzeko pentsatutako 170 akordio berri gehitu baitzaizkio.
Gida gure neguko aldizkarian sartutako gutun batean helduko zitzaizuen azken aste hauetan, eta deskontu-sorta zabala biltzen du. Gainera, eguneratutako akordio guztiak edozein unetan kontsulta daitezke gure webguneko deskontu-bilatzailearen bidez, etengabe eguneratzen eta berritzen baitugu.
Bestalde, gogoan izan familia bazkideak Kide Ugariko Familiak Kluba plataforman ere sar zaitezketela, non eskaintza esklusiboak dituzuen aisialdian, etxetresna elektrikoetan, aseguruetan eta zerbitzuetan, zuzeneko deskontuak edo cash back (erosketaren ehuneko bat itzultzea) eskaintzen baititu.
