Datorren abenduaren 22an Hirukideko elkarte bakoitzarentzako Gabonetako saski baten zozketa egingo da (300 €-ko balioa du). Ohi bezala, Gabonetako Loteriako ontziak hautatuko ditu familia irabazleak, azken digituak Hirukideko bazkide-zenbakiarekin bat eginda. Familia irabazleei abenduaren 23an, astelehenean, jakinaraziko diegu, eta gainerako bazkideei, berriz, abenduko newsletterrean eta gure neguko aldizkarian.
Eskerrak eman nahi dizkiogu EROSKI Klubi bere laguntza ordainezinagatik, urteroko zozketa honetarako saskiak emanez beste behin erakutsi duelako gure elkartearekin duen konpromisoa. Eskerrik asko!

