Kide Ugariko Familien XIV. Kongresu Nazionala

Kide Ugariko Familien XIV. Kongresu Nazionala

Azaroak 2 eta 3. Donostia

Animatzen zaituztegu lehenbailehen izena ematera FEFNrekin batera antolatuko dugun kongresuan. Dagoeneko 100 familia baino gehiagok eman dute izena, eta saioetarako, jardueretarako, joan-etorrietarako edo ostatuetarako tokiak agortuz gero, lehentasuna izen-ematearen hurrenkeraren arabera izango da. Aipatutako horietan, beste autonomia erkidego batzuetatik datozen familiei ere emango diegu lehentasuna.

Bestalde, larunbat goizeko zaintza zerbitzuan lan egiteko boluntarioak bilatzen ditugu (bete galdetegi hau).

Horrez gain, Ongi Etorriko Aurreskua larunbatean 10:00ean musu-truk egingo duten txistulari baten eta dantzari baten bila gabiltza. Inor ezagutzen baduzue, mesedez, jakinarazi helbide honetara: hirukide@hirukide.com (Martagatik galdetu).

desKONEKTATU familian” izenburupean, larunbat goizean hizlari entzutetsuen hitzaldiak entzungo ditugu, non mundu digitalean bizitzeko eta gure seme-alabak bertan hezteko funtsezko jakingarriak azalduko dizkiguten. Arratsaldean eta igandean, berriz, familiarteko jardueraz eta txangoz osaturiko aisialdi-planak egingo ditugu.

Izena emandako familiok azaroaren 2tik, larunbatetik, 3rako, iganderako, gau horretan ostatua erreserbatzeko aukera ere izango duzue.

PREZIOAK

Hauek dira Kongresuan eskainiko diren zerbitzuen prezioak:

  • HIRUKIDEKO eta FEFN -eko BAZKIDEA
    • Hitzaldietarako sarrera: 10 € familiako edo 5 € pertsonako
    • Hitzaldietarako sarrera (helduak/Hirugazte) + haurrak zaintzeko zerbitzua + bazkaria: 40 € familiako
    • Familia-plana eta Hirugazte (LARUNBAT arratsaldean): 10 € familiako + familia-plana (IGANDE goizean): 10 € familiako
    • Hirugaztea bakarrik (hitzaldiak + bazkaria + larunbateko plana): 10 € pertsonako
    • AUTOBUSAK
      • HIRUKIDE (Araba/Bizkaia): 20 € familiako (Gipuzkoako hainbat geltokitan salbu: 10 € familiako).
      • FEFN (beste erkidegoak): elkarte bakoitzak adostu beharrekoa
    • OSTATUA (gosaria barne)
      • Logela ez partekatua: 75 € gaueko eta familiako
      • Logela partekatua (beste familia batzuekin): 55 € gaueko eta familiako
    • Zozketarako boletoa: 5 € familiako

  • EZ BAZKIDEA
    • Hitzaldietarako sarrera: 10 € pertsonako
    • Gainontzeko zerbitzuak: kontsultatu prezioak
    • Zozketarako boletoa: 10 € pertsonako

Ordainketa egingo da beste zerbitzu batzuk (larunbateko afaria eta igandeko bazkaria) zehazten direnean, HIRUKIDEren datu-basean agertzen den kontu-korrontean. Ez bazarete bazkideak, jarraian ageri den kontu-zenbakira transferentzia egin beharko da eta ordainagiria helbide honetara bidali beharko duzue unea iristen denean: administracion@hirukide.com

Kontu-zenbakia: ES36 3035 0012 71 0120057733

Logos insititucionales newsletter patrocinadores eus 1
Logos insititucionales colaboradores eus