GYMKANA EKOAKTIBOA, FAMILIA-IRTEERA PASAIAN

GYMKANA EKOAKTIBOA, FAMILIA-IRTEERA PASAIAN

Udazkeneko familiako gure irteera irailaren 29an, igandean, egingo dugu. Goiz eta arratsaldeko plana izango da, eta Pasaia inguruan ibiliko gara. Hiru jarduera egingo ditugu familiartean, hainbat taldetan eta txandatan. Jarduerak honako hauek izango dira: bisita gidatua Albaola ontziola-faktoriara, gynkana ekoaktiboa ikasteko zenbait probarekin, eta bisita Mater itsasontzi-museora.

Eslaitutako txanden eta taldeen arabera, jarduera bat edo beste egingo da lehenik, eta arratsaldean jarraituko dugu.

Eguerdian nork bere kontu bazkalduko du: janaria etxetik eraman dezakezue, edo inguruko lekuren batean erreserba egin.

Eguna: irailaren 29a, igandea

Ordutegia: 9:30etatik 17:30etara inguru

Elkargunea: 09:30etan Portuko aparkalekuan, Herrera kalea, 20110, Pasaia

Jarduerak:

  • Bisita gidatua Albaolara
  • Gynkana ekoaktiboa
  • Bisita Mater itsasontzi-museora

Bazkaria: nork bere kontu

Prezioa: 30 €/familia

Epeak:

  • Inskripzioa irailaren 22ra arte
  • Ezeztapenak, irailaren 25era arte
  • Ordainketa irailaren 26an egingo da, eta egun horretatik aurrera ez da onartuko ez ezeztapenik, ez dirua itzultzerik.

PLAZA MUGATUAK

INSKRIPZIOA:  Esteka