EROSKI club 2026 aurrezki-kupoiak

EROSKI club 2026 aurrezki-kupoiak

Uztaileko lehen asteetan, Hirukideren 104. aldizkaria jaso duzue zuen etxean. Aldizkari horren barruan, EROSKI club 2026 aurrezki-kanpaina duzue. Guztira, hamahiru kupoi EROSKI Euskadi dendetan 2027ko urtarrilaren 31ra arte kontsumitzeko, eta zazpi kupoi EROSKI online dendan hilean bat gastatzeko.

Aldizkaria edo kupoiak barruan jaso ez badituzue, jarri harremanetan hirukidearekin (hirukide@hirukide.com/945 25 36 02).

Kategoria bereziko familiek txartel fisikoen bigarren txanda bat eska dezakezue (78 €) esteka honen bidez.

EROSKI DENDERETAKO aurrezki-txartelak

6 € ko deskontuko 13 txartel 60 € tik gorako erosketetan. Deskontuak tiket berean pilatu ahal izango dira, betiere erosketaren zenbatekoa txartel bakoitzean eskatutako zenbatekoen batuketa baino handiagoa bada.

Txartelak erabili ahal izango dira Euskadiko EROSKI Hipermerkatuetan, EROSKI Center Supermerkatuetan eta EROSKI City Supermerkatuetan, 2026eko urtarrilaren 31ra arte, eta ezinbestekoa izango da EROSKI club txartela eta Hirukideko txartela erakustea.

EROSKI ONLINE dendarako aurrezki-txartelak

10 € ko deskontuko 7 txartel 120 € tik gorako erosketetan. Txartel bakoitza trukatzeko epea HILABETEKOA izango da, hilean bat 2024ko uztailetik 2025ko urtarrilera arte. EROSKI Online kanalean erabili ahal izango dira, EROSKI club txartelarekin identifikatuz gero.

*GARRANTZITSUA: Beste erakunde batzuek Hirukideko familioi eskaintzen dizkiguten akordioez eta deskontuez baliatzeko orduan bezala, oso garrantzitsua da arduraz jokatzea, aurrezki-txartelak pertsonalak eta besterenezinak baitira.

Hirukidetik eskerrik asko, beste behin, EROSKI taldeari bere laguntzagatik, urte osoan abantaila esklusiboak eskaintzeagatik, lankidetzan aritzeagatik eta Hirukiderekin hiruhilabete bakoitzeko zozketak antolatzeagatik.

Eroski club logo3 page 0001