Nola elkartu? Abantailak Bazkide babeslea

BAZKIDETU

Nola elkartu?

Hauek dira baldintzak: Kide Ugariko Familia izatea edo izana eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.

Elkartzeko, honako inprimaki hauetako bat bete behar duzu bai eta 45 €*-ko urteko kuota ordaindu ere

(hurrengo hilabeteko lehen astean kobratuko dizugu kuota, alta eman duzunetik; hortik aurrera, urtero alta eman zenuten hilabetean kobratuko zaizue)

Izena ematerakoan akatsen bat egiten baduzu edo ondo egin ezin baduzu, deitu 945 25 36 02 / 688 72 89 31 telefonora edo idatzi hirukide@hirukide.com (barkatu eragozpenak).

*egoera ekonomiko larrian dauden familiak izan ezik.

Abantailak

Hirukide 1999an sortu zen, eta 2003an onura publikoko aitorpena jaso zuen, seme-alabak dituzten familien eta, bereziki, kide ugarikoen eskubideak defendatzeko.

Asociacion Hirukide

Eragin politiko eta soziala

bozeramaileak eta solaskideak izatea administrazio publikoen, alderdi politikoen eta gizarte -eragileen aurrean, seme-alabak dituzten familiekin gizarte adiskidetsuagoa eta inklusiboagoa lortzeko.

Aholkularitza integrala

etengabea kide ugariko familiei dagozkien laguntzen, eskubideen, abantailen, baliabideen eta alegazioen gainean. 

Hirukide Federación de Asociaciones de Familias Numerosas de Euskadi
Congreso familias numerosas

Prestakuntza

gurasotasun positiboari buruzko hitzaldien eta familientzat interesgarriak diren gaiei buruzko kongresuen bidez, zeinak jendarte osoari eskaintzen zaizkien.

Jarduerak

lehiaketak, zozketak, familia-aisialdiko irteerak beste familia batzuekin esperientziak partekatzeko.

Actividades familia numerosa
Hirugazte

Hirugazte

prestakuntza eta enplegua, aisia-, kultura- eta boluntariotza-jarduerak, lehiaketak eta zozketak,bai eta 15-25 urte bitarteko gazteentzako berariazko deskontuak ere.

Elkartasuna

boluntario bezala zuen denbora eskaini nahi baduzue edo premia-egoera baduzue, elkartearekin harremanetan jar zaitezkete. Eta enplegua, haurren materiala, ibilgailu bat, etab. bilatzen edo eskaintzen badituzue, familia bazkideen arteko ESKARI-ESKAINTZA zerbitzua dugu.

Asociaciones voluntariado
Seguro de vida

Doako bizi-segurua

edozein gurasoren heriotzagatik edo ezintasun iraunkor absolutuagatik.

Deskontu pribatuak

Euskadi osoko 1.200 erakunde edo dendatan baino gehiagotan.

Descuentos familia numerosa

Bazkide babeslea

› Edozein pertsona fisiko edo erakunde, nahiz eta bestelako partaidetzarik ez izan, bihur daiteke Hirukideko bazkide babesle, eta aktiboki lagundu dezake seme-alabak dituzten familiei eta, bereziki, Euskadiko familia ugariei laguntzen.

› Dohaintza puntualak edo aldizkakoak egin ditzakezu (hiru hilean behin, sei hilean behin edo urtean behin). Banku-helbideratzearen bidez, kontuan ingresatuz edo bizum bidez.