Hona hemen Hirugazteren onlineko bi proposamen, zuen seme-alabek beren lehen diru-sarrerak antolatzen ikas dezaten eta ekonomiari buruzko oinarrizko kontzeptuak uler ditzaten, batetik, eta lana bilatzeko benetako tresnak eskura ditzaten, bestetik.
Oinarrizko finantza-kudeaketa
Dirua irabazten hasi zara edo independizatu nahi duzu?
Hitzaldi hau lehengo diru-sarrerak antolatzen eta ekonomiako oinarrizko kontzeptuak ulertzen ikasi nahi duten gazteei zuzenduta dago. Bereziki, dirua modu logikoan, eraginkorrean eta zentzuz kudeatu ahal izateko gakoak emango dizkizuegu.
Lehen diru-sarreretatik aurrezten hastearen garrantzia ere helaraziko dizuegu, eta horrek aukera emango dizu, adibidez, bankuak hipoteka arazorik gabe eta etorkizunean baldintza hobeekin emateko.
- Nola aurreztu? Kontu korronteak? Inbertitu? Nola jakin non inbertitu?
- Zer finantza-sistema/produktutan jarri dirua etekina ateratzeko, ordaindutako kontu korronteak, inbertsio-funtsak, interes bermatuko aurrezkiak, etab. Hau da, zure dirua zuretzat lan eginaraztea.
- Nola ulertu zure lehen nomina?
- Errenta-aitorpena? (kasu batzuetan, errenta-aitorpena egitera behartuta ez badago ere, merezi du egitea…)
- Etxebizitza-kontua?
- Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa hipoteka? (Eusko Jaurlaritzaren ekimen berria)
Eguna eta ordua: urriak 4, larunbata, 10:30etik 11:30era.
Formatua: Webinar.
Irakaslea: National Nederlanden-eko adituak.
Online saioa: Nola prestatu CV on bat eta lan-elkarrizketa bat
Saio praktiko bat, enplegua bilatzeko orduan benetako tresnak emateko pentsatua: nola nabarmendu curriculum batean, nola egin aurre elkarrizketa bati eta nola transmititu norberaren onena. Ezin hobea zure karrera abiarazteko urrats sendo eta konfiantza.
Eguna eta ordua: urriak 11, larunbata, 10:30etik 11:30era.
Formatua: Webinar.
Irakaslea: Enrique Pérez Urresti.
