Donostiako Udaleko udalbatzak 2017rako zerga-ordenantzak onartu ditu, eta, ordenantza horietan, % 35eko hobaria jasotzen da trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan kategoria orokorreko familia ugarientzat, eta % 50ekoa, berriz, kategoria berezikoentzat
Donostiako Udalari zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiogu, guk dakigunez, zerga horrek horrelako hobari bat duen lehen aldia baita Gipuzkoan. Praktikan, pasa den urtarrilean eman zien aukera Foru Aldundiak udalei horrelako hobari bat aplika ziezaien familia ugariei, % 90era irits arte gehienez. Onarpen historiko hori lortu ondoren, udalek berori gauzatzea baino ez da falta orain, betiere, ondo iruditzen zaien ehunekoan eta beraiek erabakitako baldintzetan.
Hobari hori aplikatzeko bidea Gipuzkoako herrialde gehiagok hartuko dutela espero dugu, denok dakigulako familia ugariek neurri eta zilindro-bolumen handiagoko autoak behar dituztela; eta zenbateko handiagoko zerga bat ordainaraziz zigortzen ditu horrek.