Joan den irailaren 1etik, doan ibil daitezke sei urtetik beherakoak Bilbobusen. Bilboko Udalak lau urtetik seira zabaldu du hiri barneko garraiobideetan txartelik ordaindu beharrik gabe ibiltzeko adina.
Hirukidetik, eskerrak eman nahi dizkiogu ekimen hori zabaltzeagatik, baina eskatu nahi diogu adigabeak garraiobide publikoetan beren kabuz hasten diren adinera arte zabaltzeko adin tarte hori.
Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailaren asmoa neurri hori Artxandako Funikularrera hedatzea da, Bilbobusen baldintza beretan. Gainerako udalak ere horrelako ekimenak abian jar ditzaten bultzatu nahi ditugu.