Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak familia ugari berezi kategoriari eusteko epaia eman du

Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak familia ugari berezi kategoriari eusteko epaia eman du

Granadako familia ugari bati esleitutako kategoria bereziari eustea bermatzen zuen epai baten kontra Andaluziako Juntak jarritako errekurtsoa atzera bota du Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak.

Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak −Andaluziako Juntak kasazio-errekurtsoa jarri dio orain− aurrerapauso bat adieraz dezake kategoria bereziko familia ugarien eskakizunei begira; izan ere, familia horiek kategoriari eusteko eskatu dute, legeak ezarritako baldintzak betetzen dituen seme bat edo alaba bat gutxienez izanez gero titulu horri eusteko aukera eman duen erreformaz geroztik. Oraingoz, zain egon beharko dugu Auzitegi Nagusiaren ebazpen hori irmoa izan arte.

Iazko urtean azaldu genizuenez, seme-alaba nagusiak familiatik “irten” arren ez dugu familia ugari baldintza galtzen familia ugariok, 2015ean erreforma indarrean jarri zenetik; aitzitik, baldintza horri eutsi egiten zaio, seme-alabetatik azkenak baldintzetan xedatutako adina bete arte: hau da, 21 urte, edo, ikasten ari bada, 26 urte. Dena den, kategoriari dagokionez, administrazioek ez zaiola kategoria horri eusten interpretatu dute, legean horrelakorik jasotzen ez den arren; horrela, kategoria berezitik kategoria orokorrera egiten zen jauzi, tituluan bost seme-alaba baino gutxiago izateagatik jada.

Andaluziako Justizia Auzitegi Nazionalak familiaren eskakizunaren alde jo du, hauxe adieraziz: “titulua indarrean izateak (…) familia ugari baldintzari eustea ez ezik ordura arte egiaztatutako kategoriari eustea ere adierazten du, gure iritziaren arabera, tituluak familia ugari baldintzari zein kategoriari egiten baitio erreferentzia”.

Hirukidetik, Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diogu, Euskadin Foru Aldundien bidez gai hori abian jar dadin abisu emateko neurri egokiak har ditzaten, horiek ematen baitituzte familia ugarien tituluak.