Arartekoak 2016. Urteko Txostena igorri dio Eusko Legebiltzarrari, eta idazkian nabarmendu du zer-nolako harreman estua duen Hirukiderekin, urte osoan berarekin egindako bileren ondorioz.
Zehazki, III. Kapituluaren barruan, “Arartekoaren jarduketak arreta Publikoko kolektiboak babesteko”, gure kolektiboari dagokionez artatu izan dituen hainbat kexa ageri dira. Atal horren baitan, Arartekoak adierazten du Hirukiderentzat oso garrantzitsua dela euskal administrazioek apustu irmoa egitea seme-alabak dituzten familiei begirako inbertsio publikoei bultzada indartsua emateko; era berean, gure beste eskakizun bat jasotzen du: neurriak ezartzea esku-hartze publikoko sektoreetatik sustaturiko neurriek familiengan duten eragina aurretik ebaluatzeko.
Hirukidek eskertzen ditu aipatu erakundearen sentsibilitatea eta gurekiko harreman ona, eta espero dugu elkarrekin lanean jarraitzea oro har seme-alabak dituzten familien eta zehazki kide ugarikoen alde.