Kategoria Bereziari eustearen eta kide ugariko familia izaten jarraitzearen aldeko epaiak

Kategoria Bereziari eustearen eta kide ugariko familia izaten jarraitzearen aldeko epaiak

Aurreko newsletterrean jakinarazi genizuen moduan, Auzitegi Gorenak ezarri du kategoria bereziko kide ugariko familiek tituluari ez ezik, kategoriari ere eutsiko diotela, baldin eta seme-alabetako batek, gutxienez, legezko baldintzak betetzen baditu: adina, bizikidetza eta gurasoen ardurapean egotea. Hau da, kide ugariko familia-tituluari orain bezalaxe eutsiko diote, kategoria beheratu gabe, eta, ondorioz, ez dute inolako onurarik galduko.

Epaiak doktrina ezarri du, esanez nola ulertu behar den tituluaren berriztapenari edo aldaketari buruzko lege-artikulua. Hala, ahalbidetu beharko luke  kategoria bereziko egungo kide ugariko familia guztiek beren titulua berriztatu ahal izatea seme-alabaren bat kategoria horretatik ateratzen denean ziur egonda tituluari kategoria berarekin eutsiko diotela. Administrazio bakoitzak Auzitegi Gorenak ezarri bezala ulertu behar du legea, eta, auzitara joan behar izanez gero, hura baino beheragoko edozein auzitegik ere jakingo du zein den irizpidea Kide Ugariko Familiak Babesteko Legea aplikatzeko.

Beste alde batetik, Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Gorenak Espainian sekula eman ez den epai bat eman du. Horri esker, Salamancako familia batek kide ugariko familia izaera eta titulua berreskuratu ditu, Auzitegiak atzeraeraginezko izaeraz interpretatu baitu Kide Ugariko Familiak Babesteko Legearen 2015eko erreforma. Familia horrek 2014an utzi zion kide ugarikoa joa izateari, alaba zaharrak 25 urte bete zituenean, hurrengo urtean legearen erreforma onartuta. Errekurtsoa jarri zuen Juntako Gizarte Gaien Gerentzian, baina gaitzetsi egin zitzaion; ondoren, Administrazioarekiko Auzien Epaitegira jo zuen, eta honek ere ez zion onartu. Orain, Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Gorenak onartu egin du familiaren errekurtsoa, eta, gainera, epaian azpimarratu du beharrezkoa dela aintzat hartzea jaiotza-tasa eskasa eta arazo demografikoa agerian jartzen dituen gizarte-errealitatea.

Hirukidek galdetu die Eusko Jaurlaritzari eta hiru aldundiei nola jokatuko duten aurrerantzean eta 2015. urtean legea aldatu zenetik kategoria berezia galdu duten kide ugariko familien kasuan. Bada, eskatu digute denbora-tarte bat emateko zer egingo duten erabakitzeko. Hortaz, zentzuzko tarte bat itxarongo dugu, ezer egin aurretik, azkenean zein irizpide ezarriko duten jakiteko.

Edozelan ere, kategoria berezia galdetu zenuten familiok, dagokion Aldundiak ukatu egin zizuelako, hemen duzue errekurtso-eredu bat administrazio horretan aurkezteko eta kategoria berreskuratzeko. Hala ere, egoera horretan bazaudete, eskertuko genizueke guri jakinaraztea jakinaren gainean egon gaitezen.

 

10 galde-erantzun Auzitegi Gorenaren epai berriaren gainean (enlace)