Eskuragarri duzue joan den martxoan Hirukideko familiei bidali genizuen inkestaren emaitza,2024ko Hauteskunde Autonomikoei begira hainbat arlotan dituzuen kezkak eta aldarrikapenak ezagutzeko bidali genizuenarena, hain zuzen ere.
Horretarako, gure elkarteak alderdi politikoei helarazitako proposamenen berri eman genizuen, guztiak ere autonomia-erkidego mailakoak (etxebizitza, hezkuntza, kontziliazioa, garraioa, etab.). Atal bakoitzean, familiek garrantziaren arabera puntuatu behar zenuten proposamen bakoitza. Jarraian, inkestaren emaitzak dituzue, lehentasunaren arabera ordenatuta.
ARAUDI-ESPARRUA ETA ALDERDI INSTITUZIONALA
- Familiei Laguntzeko Lege berria
- Familia-ikuspegia EAEko edozein arautegitan
- Familiaren Euskal Institutua
ZERGA-SISTEMA ETA LAGUNTZA EKONOMIKOAK
- Zerga-sistema bidezkoagoa familientzat (6.000 euroko kenkaria ondorengo bakoitzagatik)
- Seme-alabengatiko zuzeneko laguntza ekonomikoak handitu
- Euskadiko administrazio guztietan, Familia-errenta Estandarizatuaren sistema aplikatu
LANA ETA KONTZILIAZIOA
- Diru laguntzak kontziliazio-neurriak eta amatasun-aitatasunaren aldekoak aplikatzen dituzten enpresentzat
- 24 asteko eszedentzia ordaindua kide ugariko familientzat
ETXEBIZITZA ETA LURZORUA
- Etxebizitza handiagoak eraiki edo bi etxebizitza erosi, kide ugariko familiek pairatzen duten gehiegizko okupazioari irtenbidea emateko
- Kide ugariko familientzako nahitaezko kupoa ezarri etxebizitza alokatzeko edo erosteko zozketetan.
HEZKUNTZA ETA SENTSIBILIZAZIOA
- Kide ugariko familiek eta beste kolektibo batzuek Euskadiko Unibertsitate Pribatuetan duten hobariaren % 100 eskatu
- Testuliburuen eta curriculum-materialaren kudeaketa solidariorako programa hedatu pribatu guztietara hedatu
- Ikasketak ikastetxe pribatu itunduetan egiten dituzten kide ugariko familietako ikasleei dirulaguntzak eman
- Oporraldi guztietan, diruz lagundutako aisialdiko jarduerak sustatu
- Ikastetxeetan, egokitzapen-aldiak egokitu eta lanaldi murriztuak ez luzatu
- Ikasgelan, amatasunaren/aiatasunaren gauza onei buruzko sentsibilizazio-programak sustatu
- Haur Hezkuntzako lehen zikloan, 0-2 urte, hezkuntza-ituna ezarri.
OSASUNA
- Anomalia eta arazo oftalmologikoak, logopediarekin lotuak, psikiatrikoak eta haur-psikologiakoak artatzeko programak ezarri
- Koordainketa farmazeutikoan kide ugariko familiei laguntza eskaini.
GARRAIOA
- Garraio publikoaren txartela bateratzea Euskadin
- Garraio publikoaren doakotasuna sustatzea 18 urte bete arte
- Haurdun dauden emakumeentzako (20. Astea ararte) edo 3 urtetik beherako seme-alabak dituztenentzako aparkalekuak eskaintzea, eta aparkaleku mugatuak jartzea ikastetxeetan.
AISIA, KULTURA ETA BESTELAKOAK
- Kide ugariko familia tituluen izapidetzea eta berritzea arindu, eta banako txartelen kudeaketa sinplifikatu
- Aisialdiaz eta kulturaz gozatzeko orduan, seme-alaba gehiago dituzten familien aukera-berdintasuna bermatu.
LEHENTASUNAK
Zuen ustez zein proposamen diren garrantzitsuenak galderari dagokionez, gehien-gehienek adierazi dituzue laguntza ekonomikoei, zerga-arintzeei eta errentak barematzeari buruzkoak, seme-alaben kopurua modu bidezkoagoan kontuan hartuta, laguntza, hobari edo beketatik kanpo gera ez daitezen. Era berean, hezkuntzaren kostuari aurre egiteko laguntza proposamenak nabarmendu dira (liburuak, unibertsitateak, logopedia, etab.), baita etxebizitzei dagokienez, etxebizitza handiagoak eraikitzea eta etxebizitza eskuratzeko eskubideari lehentasuna ematea ere. Besteak beste, ordaindutako eszedentzia 24 astera luzatzea, garraioa doakoa izatea adingabeentzat, edo familia ugariaren titulua berritzeko epea luzatzea.
PROPOSAMEN ETA ESKAERA BERRIAK
Zein eskaera edo proposamenen falta sumatzen zen galdetzean, iradokizun asko jaso ditugu, eta horietako batzuek eskumen autonomikoa gainditzen dute. Erregai-deskontuak eta ibilgailu handi eta elektrikoen erosketa, kiroldegietako hobariak, bonu termikoa (adibidez, bonu sozial elektrikoa), BEZaren desgrabazioak betaurrekoetan, logopediak, autonomoentzako eszedentziak, etab. Ekarpen guztiak kontuan hartu ditugu hurrengo bileretan, eremu hauetako kargu publikoei eta politikoei helarazteko.