2019. urtea, bete-betea

2019. urtea, bete-betea

Iazko urtean, 2019an, askotariko jarduerak eta zerbitzuak garatu ditugu Hirukiden. Hementxe duzue laburpena:

Informazio eta aholkularitza-zerbitzua
Gure berripaperean, webgunean, aldizkarian, emailetan, telefonoan, sare sozialetan eta zuzeneko arreta-zerbitzuetan, kide diren familia guztiei informazioa ematen jarraitu dugu. Askotariko gaiak jorratu ditugu: bonu sozial termikoa, elektronikoa eta horrelakoak, aitatasun-baimen berriak, kategoria bereziari eustea edo udal-zergen esparruko hobari berriak… Horrekin batera, bazkideentzat lortu ditugun deskontu eta akordio berriak ere jakinarazi dizkizuegu, eta urtean zehar garatutako jardueren berri eman dizuegu.

Administrazio publikoak
Urtean zehar, bilera asko egin ditugu administrazioekin eta kargu publikodunekin, bai eta politikari eta enpresaburuekin ere. Gai ugari landu ditugu horiekin guztiekin, hala nola familia ugarientzako zerga-ordenantzetako hobekuntzak, PFEZerako gure proposamen fiskal berria, edo familia eta lana uztartzeko dekretu berria.

Udalerrietako kanpaina
2019an, Euskadiko bederatzi udalerritara joan gara, gure elkartea aurkezteko eta udalerri horietako familia ugarien behar eta kezken berri izateko asmoz. Hauek dira, zehazki: Barakaldo, Azkoitia, Sopela, Lasarte-Oria, Pasaia, Arrigorriaga, Dulantzi, Zumaia eta Berriz. Horietan guztietan, bilerak egin ditugu udal-arduradunekin, eta beste hamabi udaletako arduradunekin ere bildu gara; hauek dira: Abadiño, Markina, Orio, Gasteiz, Donostia, Agurain, Elorrio, Arratzua-Ubarrundia, Zuia, Berriz, Izurtza eta Mañaria.

9. Biltzarra eta prestakuntza-hitzaldiak
“Talderik onena, familia” izenburupean, Hirukideren Kongresuaren bederatzigarren edizioa izan genuen; eliteko sei kirolari eta kirolari ohi izan ziren bertan, eta kirolean eta familiaren bidez zenbait balio transmititzeak duen garrantziaz hitz egin ziguten. Gainera, haurtzaindegi-zerbitzua ere antolatu zen txikienentzat, eta, kongresua amaitzeko, txango bat egin zen hurrengo egunean Gasteizen.

Horrez gain, Interneteko segurtasunari buruzko hitzaldi bat ere antolatu zein sei udalerritan, Pantallas Amigas elkarteko adituen bidez.

21. Jardunaldi Familiar Solidarioa
Aurtengoan ere, garatu ahal izan dugu jardunaldi hau, askotariko enpresa eta erakundeen babesean eta laguntzarekin. Ohi bezala, maiatzean, ekainean eta irailean izan ziren, eta milaka familiari egin zitzaien jolas eta jai izaerako jardunaldi paregabe horretan parte hartzeko gonbita; hala, beste familia ugari batzuekin batera gozatu ahal izan zuten egunaz.  Aurreko hiru edizioetan bezala, zenbait GKE izan genituen lagun, jada tradizio bihurtu baita, eta haiekin batera aritu ginen, haien berri emanez.

Jarduerak, lehiaketak eta zozketak

Urtean zehar, irteera eta jarduera ugari antolatu ditugu bereziki Hirukideko familientzat, eta, horien artean, Lacturale eta Peru-Harrira egindako txangoak, Senda Viva eta Olitera egindakoak edota Gabonetako Haur Parkeetara antolatutakoak nabarmendu dira. Horrez gain, gure kolaboratzaile diren zenbait enpresak emandako produktuak zozkatu ditugu (ikuskizun eta kontzertuetako sarrerak, Eroski produktuak, kultura-jarduerak, etab.). Gainera, 5. Argazki Lehiaketa eta Eguberri Txartelen 14. Lehiaketa antolatu ditugu; Hirukideko familia ugarik parte hartu dute bietan.

Komunikabideak

Urtean zehar, familia ugarien eta seme-alabak dituzten familien bozeramaile izaten jarraitu dugu. Prentsa-oharren, elkarrizketen eta artikuluan bidez, gure iritzia eman dugu familientzako interesgarriak diren puntu nagusiei buruz.


KOPURUTAN

Aldizkariaren irakurleak                            38.700
Berripaperaren harpidedunak                    9.950
Erantzundako kontsultak                             2.128
Komunikabideetako agerraldiak                    221
Bazkideentzako deskontu berriak                  150
Erakunde pribatuekin egindako bilerak         55
Instituzio eta alderdiekin egindako bilerak   75
Antolatutako jarduerak                                      23
Baliabideak, erreklamazioak…                           5