Unive Abogados bulegoak, gurekin lankidetza-hitzarmena duenak, zenbait familia bazkiderengan eragina izan dezaketen lege- eta justizia-arloko hainbat nobedade garrantzitsuren berri eman digu: hipoteka-gastuak, pentsioetako amatasunagatiko osagarria eta ezgaikuntza judizialerako prozedura.
Hipoteka-gastuak
Duela hilabete batzuk hipoteka-gastuak erreklamatzeko eperik zuhurrena 2021eko apirilean amai zitekeela jakinarazi baziguten ere, hipoteka-gastuak oraindik erreklamatu gabe dituen oro garaiz dagoela esan digute, gutxienez 2024ra arte. Kontzeptu hauek erreklamatu ahal izango dira (hipoteka-gastuenak bakarrik, ez salerosketarenak): erregistro-gastuen, gestoria-gastuen eta tasazio-gastuen % 100, eta notario-gastuen % 50. Zenbateko horiei faktura bakoitza ordaindutako egunetik epaia emandako egunera arte sortutako legezko interesak gehituko litzaizkieke.
Unive Abogadosek kasuaren doako azterketa eskaini digu Hirukideko familioi, erreklamazioaren bideragarritasuna berresteko eta erakundeari erreklamatu beharreko zenbatekoa zehazteko. INFORMAZIO GEHIAGO
Amatasunagatiko osagarria
Donostiako Lan-arloko bi epaitegi bat datoz Unive Abogadosek defendatzen duen tesiarekin, eta, hala, erretiratutako bi gizoni beren pentsioetan amatasunagatiko osagarria kobratzeko eskubidea aitortu die; horrez gain, erretiroagatiko pentsioa jasotzen hasi zirenetik sortutako atzerapenak ordaindu beharko zaizkie. Hala, amatasun-osagarriaren ondorioen atzeraeraginaren mugari dagokionez oraindik irizpide uniformerik ez badago ere, gero eta Epaitegi eta Justizia Auzitegi Nagusi gehiago datoz bat Unive Abogadosen argudioekin.
Horrenbestez, 2016ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 3ra bitartean sortutako erretiro, ezintasun iraunkor edo alarguntzagatiko pentsioaren onuradun diren gizonek, 2 seme-alaba edo gehiago izanez gero, osagarria eskatzeko eta jasotzeko eskubidea dute; hileko eta bizi osorako igoera ekarriko die pentsioan, eta erretiroa hartu zuten unetik dagozkien zenbateko atzeratuak berreskuratu ahal izango dituzte. INFORMAZIO GEHIAGO
Gainera, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak berriki emandako bi epairen arabera, Klase Pasiboen Araubideko gizon pentsiodunek amatasun-osagarria kobratzeko eskubidea dute, auzitegi horrek berak bere garaian ukatu egin ziena, hain zuzen ere. INFORMAZIO GEHIAGO