Zigor Iturrieta

Zigor Iturrieta

Kirolaria, sukaldaria eta aurkezlea izateaz gain, Zigor familia ugariko aita da (lau seme-alaba). Bere energiari eta sinpatiari esker, duela zazpi urtetik hona “Txoriene” eguneroko sukaldaritza saioa aurkezten du ETB1en, eta duela bost urtetik “Chiloé, Lasterka Munduan” saioa ere gidatzen du, turismoa, gastronomia eta mendiko lasterketak bateratzen dituena.

Nire lau seme-alabak jaio zirenetik egunero egoten naiz eurekin, eta horrek harrotasunez betetzen nau

Etxean denok batera bazkaltzen dugu, egunari buruz hitz egiteko

Zure bi grina handien barruan, sukaldaritza eta kirola, zein esnatu zen lehenago zure bizitzan?

Ba ez dakit… baino sukaldaritza suposatzen dut. Korrikkan beti ibili izan naiz baina konpetizioak beranduago hasi nituen, ya sukaldari banintzen ordurako.

Eta biak batera joan ziren forma hartzen?

Bai, bueno sukaldari izango nintzela argi neukan txikitatik. Gero egia esan ba futbolean jolasten nuen, futbolean jolasten nuenenan korrika oso ondo ematen zitzaidan eta gero ba, sukaldean sartu baino lehenango, askotan korrika egitera joaten ginen. Azkenenan sukaldean asko jaten da eta pixka bat erre beharra dago… orduan ohitura hori hartu genuen. Lanera joan baino lehenago edo arratsaldetan, ordu pare bat libre genituenenan, kirol pixka bat egiten genuen. Basi frontoiera joan edo bai korrika egitera joan.

Zeinek eman dizu poztasunik handiena?

Bff… zaila da erabakitzea. Kirolean egia esan lasterketak irabaztea, horrek ematen du kirston subidoia. Montblanc XXXX-eko lasterketa da munduko lasterketa garrantzitsuena mendiko lasterketetan, eta hor 2010ean hirugarren gelditu nintzen. Egia da eskaparate oso handia dela eta horrek poztasun handia ematen du. Era berean, txorienen lanean hastea ekarri zidan horrek. Hori sukaldaritzarekin zerikusia dauka beraz, biak pareko poztasuna eman didatela esan dezaket.

Eta sakrifiziorik handiena?

Egia esan ondo ustartzen ditut biak. Nik loari orduak lapurtzeko ez daukat inongo arazorik. Lau seme-alaba dauzkat, beraz badakit zer den goizeko bostetan jaikitzea korrika egiten joateko, zazpiretan etxean egoteko eta emen ez da ezer pasa. Eta lan aldetik ere, sukaldari profesional moduan aspaldi ez nabil, azkenengo zortzi urteetan telebistan nago bakarrik eta hor aukera asko dauzkat nire lana nire hobbie eta nire familiarekin austartzeko.

Bada, zer iruditzen zaizu gogorragoa, ultratrail bat prestatzea edo egunero Michelin izar baten sukaldean lan egitea?

Michelin izar batean lan egitea fisikoki oso gogorra eta psikologikoki oraindik gogorragoa da. Nik uste dut hori gogorrena dela. Orain ultratrail bat egiteko prest egongo nintzateke, baino Michelin izar batean lan egiteko… dudak dauzkat. Ez dakit ahalko nukeen ala ez. Bueno, ahalko nuken edo nahiko nuken.

Hor azkenean tentsio handia egoten da. Jatetxeen mundua nik aspaldi utzi nuen eta zerbitzuaren garaian, hiru ordu daude tentsio handikoak. Ni lasterketa baten aurretik urduri egoten naiz eta tentsioa daukat, baino ez dauka zerikusirik jatetxe batetako tentsioarekin.

Eta nola uztartu dituzu bi gauza hauek lau seme-alaba izatearekin, batez ere lehen biekin eta ultra trailean izan dituzun hasiera eta arrakastekin?

Garai horretan katerineko enpresa batean egiten nuen lan, goizeko 6retan sartzen nintzen lanera eta 14:00etan kanpora. Hor tartetxo bat neukan gero entrenatzeko eta gero umeak zaintzeko. Asteburuetan, luze neukanean, 4-5 orduko entrenamenduak neuzkanean, ba egia esan ondo eramaten nuen. Goizeko 5etan ateratzen nintzen eta 9etarako etxean egoten nintzen. Kuadrilakoei esaten nien “ez dakit ze baimen dituzuen etxean”, 9etan ateratzen zirelako korrika egitera eta ordubatetan bueltatzen zirelako etxera. Hau da, goiz guztia juergan botatzen zuten. Nik ez nuen horrelako baimenik etxean, edo ez nuen horrelako denborarik. Azkenean kirola nire hobbia zela ulertzen nuen eta seme-alabekin egon behar nintzela banekien. Zerbaitetaz arro banago nire 4 seme-alabetaz nik hasi ditudala jaio zirenetik da, egunero ni nagoela beraiekin.

Eta lan aldetik, orain Txorienekin egia esan ez dut inongo arazorik. Bi egunetan grabatzen dugu eta gainerako egunak libre dauzkat, beraz denbora daukat kirola egiteko eta ondo planifikatzeko.
Baino azken finean hau tetrixean jolastea da, hori 3 seme-alaba gehiago dituztenek badakite zer den. Lana, familia, hobbiak edukitzeko/konpaginatzeko, tetrixean jolastu behar da etxekoei alden eta gutxien molestatu ahal izateko.

foto web zigor

Izan ere, zenbat baldintzatu du zure aitatasunak kiroleko eta sukaldaritzako zure dedikazioa edo jarduera?

Ez nuke esan asko baldintzatu duenik. Gutxi edo ezer baldintzatu duela esango nuke. Gehiago esango dizut, lagun asko ditut bi seme-alaba edo gehiago izan dituztenean hasi direla kirola egiten. Agian etxetik eskapaeatzeko izan da jaja baino hori oso tipikoa da, umeak izan eta kirola egiten hasi. Niri ez dit ezer suposatu, egia esan. Kirola nire bizitzaren parte izan da betidanik, sukaldaritza ere hor egon da eta umeak etorri direnean moldatu egin naiz. Lehen 9etan joaten banintzen entrenatzera, orain lehenago joan behar izan naiz ta listo. Edo asteburuetan, eguerdian, umeak siestan dauden bitartean garbantzuak estarrian dauzkadala, ordu ta erdi eskapatzen naiz.

Gainera, orain entrenamenduak ez dauzkat lehen bezala planifikatuta. Orain denbora daukadanean ateratzen naiz eta ahal dudan moduan egiten dut. Askotan askatasun momentua da niretzat.

Eta duela 8 urtetik hona, gainera, aurkezle… Nola sortu zen aukera?

Mendian sukaldari batekin korrikan nengoela sortu zen. Iribarria jatetxeko Beñat Ormaetxea sukaldariarekin mendian nirekin ibiltzen zer korrika egiten eta komentatu zidan EiTB-n kasting bat egiten hari zirela, sukaldari bat behar zutela txi… saiorako eta esan zidan, “zigor, zu zara perfila. Egon behar da ordu erdi isildu gabe hitz egiten eta tortilla patata bat…XXX. Gai zara hori egiteko”
Kastingera aurkeztu nintzen eta hiru egun beranduago deitu zidaten esaten niri aukeratzen zidatela. Segituan jaio zen nire seme Eki, orduan dena batera etorri zen. Beti esaten dudan moduna, nire semea beso azpian ogi batetik etorri zen.

Gaur egun emititzen diren bi programetako zeinekin gozatzen duzu gehien?

Mmm… txilloe XXX da niri egunero jaten ematen didana. Txoriene eguneroko lana da eta txiloe egia da agian premio bat dela. Hor nire hiru pazioak ustartzen ditut: gastronomia, bidaiatzea eta kirola. Eta txilloea, bidai programak, urtean zazpi bidai izaten ditut. 5 edo 6 egun izaten dira kanpoan, horrek supostzen du etxean ez egotea… baino gozada bat da, toki berriak ezagutu, jatetxe eta ekoizleak ezagutzen ditugu… eta gero gainera lasterketa batean parte hartzeko aukera daukat. Eta guzti horregatik kobratu egiten dut, “chollazo”.

Zure burua pribilegiatutzat jotzen duzu zure bi grina handiak erakusteko eta gozatzeko bi programa aurkeztu ahal izateagatik?

Ba bai. Hau plazer utsa dela esan dezaket. Egia da jendeak astebete kanpoan ikusten gaituela eta oporretan egoten garela pentsatzen duela. Hori ez da horrela, noski. Gu lanera joaten gara, goizeko 8etan hasten gara grabatzen eta goizeko 8ak arte ez gara bueltatzen hotelera. Toki pila ikusten ditugu, baino ez gara denbora luzez egoten. Heldu, tita grabatu, lau toma hartu eta beste toki batera joaten gara grabatzera. Ondo dago, toki pila ezagutzen ditugulako, baino intensoa eta azkarra da. Polita bai, baino ez dira oporrak.

Zure lana zure gustokoa bada, lanaren edia eginda daukazu. Hori gauza handia da.

Hainbeste urte parrillan, hori da arrakasta handia dutela…

Gure programak audientzitan ondo ematen du, ez dauka kostu handirik eta hori ere garrantzitsua da telebistentzako… eta nik uste dut denbora tarte potente bat dela, ia ordubeteko saioak direla beraz garrantzia ematen diote EiTB-n… txilloen berdina. Horrekin, tontoka tontoka 2000 programa baino gehiago ditugu bizkarrean. Uste dut, Goenkalek bakarrik dituela guk baino programa gehiago, ea arrapatzen dugun.

Nola bizi dute zure seme-alabek bere aita egunero telebistan egotea?

Bueno, egia esan etxean ez da ikusten lehenengo eta behin. Ni ez naiz soportatzen eta orduan, Txoriene edo Txilloe jartzen badute nik alde egitne dut. Txikiek horrela ezagutu dute betidanik, beraz, ez diote garrantzi berezirik ematen. Nire alabak bai, nire alaba gainera programara ekarrik dut 8-10 aldiz, nirekin sukaldatzera. Harek arro hitz egiten du. Seme-nagusiak pues sin más.
Egia da beste egunean nire hirugarrenak, Ekik, esan zion bati: “bai, nire aita telebistako sukaldaria da”. Horrek harrindu egin ninduen, normalean ez dutelako ezer esaten.

Beraz, normaltasun handiz bizi dugu etxean. Hemen betiko Zigor naiz eta ez diote garrantzi berezirik ematen.

Eta grabatzeko edo lehiatzeko zure ihesaldiak?

Badakite noizean behin aita 5 edo 6 egunez joan egin behar dela. Egia da gaur egun whatsapp-eko bideoekin eta zuzenean hitz egitearekin distantziak ez direla hainbeste. Egunero bi aldiz hitz egiten dut beraiekin telefonoz edo bideo bitartez, eta orduan, errazagoa da. Nik uste dut nire bikoteak nabaritzen duela umeek baino gehiago. Azkenean bikotearentzako etxean esku gutxiago daudela nabarmena da, gure txikiek 4 eta 7 urte izanda, gehienbat.

Imagen principal e1682496341979

Eta nola hartzen duzu zeure burua aitatzat?

Hortik zer dagoen ikusita, oso ona (karkar). Ume bat adoptatzeko 10.000 paper eskatzen dizkizuete eta ume bat izateko edonork izan dezake. Txikitatik nik hasi/hazi ditut, umeekin egoteko bikoteak baino denbora gehiago izan dudalako eta bueno, guk etxean dena banatzen dugu. Egun batean batek lokartzen ditu, beste egun batean besteak eta bueno ba nik uste dut pila bat egoten naizela beraiekin. Grabaketa eguna ez badut, eskolara ere nik eramaten ditut. Ez dakit, nik baino okerragoak badaude.

Zuregandik zure seme-alabek zer ikastea gustatuko litzaizuke gehien? Zer arrasto utzi nahi diezu?

Bfff… ez naiz ni oso eredu ona (karkar). Ni bezalakoak ez ateratzea. Ni aurrera atera naiz, baino nahiko kalamidadea naizela pentsatu dut beti. Agian zorte pixka bat izan dut gauza batzuetan, baino aita baino hobea izatea desiatzen diet beti. Eta bueno, zintzoak izateko, lagunen lagunak izatea, hori beti erakutsi zidan niri nire aitak eta lan egiteko. Ez dago beste sekreturik.

Eta baten batek kirolean edo sukaldaritzan zure urratsak jarraitzea gustatuko litzaizuke?

Bueno, alaba kirolean ari da, txikiak ere bizikletan ibiltzen dira eta nahiko konpetitiboak dira. Baino nik beti esaten diet, nahi dutena aukeratzea. Nire alabari baita sukaldatzea gustatzen zaio eta sukaldari izan nahi badu, nik ahal dudan guztian lagunduko diot noski, lanbide gogorra dela jakin arren. Kirolarean aldetik, nik ez ditut ezer egitera bultzatzen. Hau da, nahi dutenean beraiek esaten didate niri: “goazen eskalatzera, goazen bizikletan ibiltzera…”. Beraiengandik ateratzen bada, egiten dugu. Danetara apuntatzen naiz ni. Baino beraiengandik atera behar da. Gainera, denetatik probatzera animatzen diet. Ez aitak korrika egiten duelako korrika bakarrik egitera.

Zure kasua edo lagunen edo senideen kasua ikusita, zure ustez, administrazioek baloratzen al dute gure seme-alabekin gizarteari egiten diogun ekarpena?

Bueno, hori nire bikote oihak jakingo du hobeto. Ni banatuta nago, eta banandu nintzenean familia ugariko titulua genuen gure seme nagusiak diskapazitate bat zuelako. %85 gortazuna dauka. Orduan, laguntzak jasotzen ditugu, nire bikote oihak jasotzen ditu eta hori oso ondo ikusten dut, baino ezin ditut baloratu ematen diren laguntzak.

Lau seme-alabaren aita zaren aldetik, errebindikaziorik baduzu?

Jendeari umeak mundura ekartzera animatzen ditut, poztasun handia bai da. Nire bikotea irakaslea da eta lehen haurreskolatan lan egiten zuenez, uztailean lanean geratzen zen. Ni kanpinera joaten nintzen, lau seme-alabekin batera, bakarrik astebete edo bi aste pasatzera. Jendeak flipatu egiten zuen. Nire ustez antolatzea badago, eta bai nekagarria izan daiteke… baino zer nahi dugu? umeak izan eta lehengo bizitza eramatea? lagun batek behin esan zidan: “joe umeak izan ditut eta bizitza aldatu zait”. Ta nik pentsatu nun: “no jodas, ba nik 4 seme-alaba dauzkat eta lehen bezala bizi naiz. Koadrilakoekin noa egunero afaltzera, parrandan ateratzen naiz…”

Umeak izatea hori da, ematen dizute eta kentzen dizute. Eta niri eman egiten didate. Gainera dibertigarria da, nire etxean denetarik daukat. Oraindela gutxi Eroskitik etortzen nintzen fardelak alde batean eta konpresak bestaldean, haurrak eta nerabeak dauzkat. Baino moldatzen gara eta pena merezi du.

Guk gainera etxean denak batera bazkaltzea dugu beharrezkotzat. Eta mahai inguruan egunari buruz hitz egiteak, elkartasun handia dakar gure kasuan. Hori beharrezkoa izan beharko litzateke familia guztietan.

Denak elkarrekin, poztasun eta buruko min guztiekin.

Eta, azkenik, zer esango zenieke haurrak izan nahi baina oraina eta etorkizuna beltzegi ikusten duten gazteei?

Nik uste dut ez dela aitzakia. Nik beti entzun dut gure gurasoek guk baino diru gutxiago zeukatela, eta aldiz 3-4 ume ekartzen zituzten gehienek. Hemen jendea oso komodo bizi da, bidaiatzea nahi dugu, ondo bizitzea… noski, gu ere moldatu behar izan gara, eta niri era gustatuko litzaidake bikotearekin lehen egiten genituen bidaiak egitea, baino moldatu egin behar gara. Eta adibidez, umeek, beste opor mota batzuk edukitzera erakusten dizuete. Kanpinak zoragarriak dira, oso ondo pasatzen da kanpinetan. Eta moldatu behar zara danean. Beldurrik ez izateko esango nieke, orain laguntzak badaudela, ez lehen bezala.

Gaur egun dauden laguntza guztiekin, aukera guztiekin konziliariorako… ez dago aitzakirik. Txakurrak izaten ditu jendeak. Gero eta maskota gehiago ditu orain jendeak eta maskota batek kriston buruko minak ematen ditu eta buruko minak ematen ditu. Ekarrik umeak, errazagoa dela eta gehiago irauten dutela. Ume batek berak sartuko zaitu lur azpian.

Azken finean, bizitzako beste etapa bat da. Nik erre ditut nire etapa guztiak. Txikitako etapa, nerabeko etapa lagunekin, gaztetan parrandak eta bidaiak… ba hau beste pausu bat da. Bikotearekin hasi eta umeak izan, eta bizitza erabat aldatuko da baino prest egotea horretarako, hori datorrela eta gozatu momentu hoietaz.

Bizitza hori da, fase guzti hoiek, eta ni horren aldekoa naiz. Horrela bizitzearen aldekoa. Zenbat urte dituzun galdetzen digutenean jendeak ez du erantzun nahi. Ba nik 48 ditudala esaten ditut, emozionatuta, sekula ez ditudalako izan eta topera biziko ditut inoiz ez ditudalako berriz biziko. Egunean egunekoa bizi topera eta disfrutatu bizitzaz, motza dela.