Elkarrizketa sozialeko iturrien arabera, Gizarte Segurantza eta SEPE lanean ari dira etxeko langileak kontratatzen dituzuen kide ugariko familiek % 45eko hobaria izaten jarrai dezazuen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotetan.
Gobernuak hobarien eskema berriaren araudia garatzeko duela urtebete ezarri zuen luzapena amaituta, joan den apirilaren 1ean, eta beste behin ezin izan duenez garaiz egin, epea berriro luzatzeko aukera aztertzen ari da. Nolanahi ere, hori gertatu arte, etxeko langileak kontratatzen dituzuen kide ugariko familiek oraingoz ezingo duzue % 45eko hobaria jaso.
Gobernua egungo egoera hedatzeko asmoz ari da lanean, eta, itxura guztien arabera, onartuko litzatekeen araudiak ez luke barne hartuko hobaria errenta-mailarekin lotzen zuen eskema berria, neurria abian jartzeko orduan “zailtasun operatiboak” daudelako. Hedapena Parlamentuan izapidetzen ari den arau batean egindako zuzenketa bidez onartuko litzateke, eta, ziur aski, apirilaren 1etik izango luke atzeraeraginezko ondorioa. Beraz, luzapenaren amaieraren (apirilak 1) eta hedapenaren onarpenaren arteko aldian egindako kontratuek Gizarte Segurantzak ofizioz aplikatu arte itxaron edo hobariaren diferentziala erreklamatu ahal izango dute.
Hobaria eskatzeko, eskaera berri bat egin HEMEN (Gizarte Segurantza Diruzaintza web-gunean).