Urriaren 1etik 31 arte irekita egongo da unibertsitatez kanpoko ikasketetarako diru-laguntzak eta bestelako laguntzak eskatzeko epea. Ikasketak egiten ari diren ikastetxean bertan edo Internet bidez izapidetu daitezke laguntzak. LOTURA HONETAN duzue informazio guztia
Aurten ere Familia Errenta Estandarizatuaren sistema baldintza ekonomikoen atalean ez dela txertatu jabetu gara Hirukiden. Beraz, gure eskaera kontuan ez izateaz gain, Eusko Jaurlaritzaren gomendioari ere ez diote jaramonik egin, bere sail eta kontseilaritza guztietan sistema hori ezartzeko gomendioa egin baitzuen.
Sistema hori aplikatuta, familia-kideen kopurua eta unitatearen osaera edo ezaugarriak kontuan hartuta haztatzen da familia-errenta. Sistema horrek irizpideak bateratzen ditu, eta familia bakoitzaren errealitate edo ezaugarri desberdinak balioesten edo aztertzen ditu, dirulaguntzak edo bestelako laguntzak lortzeko orduan baldintza ekonomiko bidezkoagoak ezartzeko bidean.