Iazko urteko azken hiruhilekoan, udalak ordenantza fiskalak onartzen joan dira, eta, zenbait kasutan, berrikuntza eta aldaketa batzuk egin dira familia ugariei begira, zergen eta udal-tasen hobarietan:
ARABA
Agurain
OHZ (aldaketa): hobaria handitu egin da, % 25etik % 50era. Eskaria lehen seihilekoan aurkeztu behar da.
Gasteiz
Luis Aramburu Musika Eskola (berrikuntza): % 50eko hobaria kategoria orokorrean, eta % 75ekoa kategoria berezian, musika-udalekuetan.
Ibilgailuen gaineko zerga (aldaketa): % 10etik % 10 eta % 20 tartera bitarteko gorakadak, familia-errenta estandarizatuaren arabera. FEE, 28.332 eurora arte (adibidez, bost kideko familia batentzat, zenbateko baliokide maximoa 67.996 eurokoa litzateke diru-sarrera gordinetan).
Zuia
OHZ (aldaketa): ezarritako errentaren muga gainditzen duten familia ugarien kasuan, % 25eko hobaria (kategoria berezia) eta % 10ekoa (kategoria orokorra) kendu dira. Dena den, gehieneko errentak ere handitu egin dira, % 3 inguru.
Ibilgailuen gaineko zerga (aldaketa): familia-errentaren muga berak ezarri dira zerga honetan zegoen % 25eko hobaria izateko; lehen, ez zeukan inolako mugarik errentan.
BIZKAIA
Markina-Xemein
Ibilgailuen gaineko zerga (berrikuntza): % 50eko hobaria ibilgailu bakarrean.
Gorliz
OHZ (berrikuntza): % 10etik % 60ra bitarteko hobaria, kategoriaren eta ibilgailuren zaldi-potentzia fiskalaren arabera. Gehieneko potentziaren muga 16 zaldi fiskalekoa da.
Durango
Zabor-tasa (berrikuntza): murriztu egin da 2019ko hobaria; lehen, % 90etik % 30era (gutxienekoa) zen kategoria berezian, familiaren diru-sarreren arabera, eta % 60tik % 20ra (gutxienekoa) bitartekoa kategoria orokorrean.
GIPUZKOA
Arrasate
OHZ (aldaketak) (berrikuntza): katastro-balioa igo da, 160.000 eurotik 250.000 eurora, balio horretara arte hobariaz gozatzeko. % 10etik % 90era bitarteko hobariak, seme-alaba kopuruaren eta familiako diru-sarreren arabera. (Muga: 80.000 euroko diru-sarrerak familian).
Aizarnazabal
Ibilgailuen gaineko zerga (berrikuntza): % 50eko deskontua ibilgailu batean, familia ugari bakoitzeko. Ezinbestekoa da familia-unitateko kide guztiak etxebizitza berean egotea erroldatuta.
Azkoitia
OHZ (aldaketa): hobaria familiako diru-sarrerek baldintzatuko dute; 30.000 euro arte familia-errenta estandarizatuan. (5 kide dituzten familien kasuan, errenta maximo baliokidea 72.000 eurokoa litzateke). % 20tik % 90era bitarteko hobaria.
Ibilgailuen gaineko zerga (aldaketa): hobaria familiako diru-sarrerek baldintzatuko dute, OHZren kasuan zehaztutako baldintza beretan.
Eibar
OHZ (aldaketa): tarte bakoitzeko errenta-mugak handitu dira. Muga maximoa: 90.000 euro.
Elgoibar
OHZ (aldaketa): gaineratu da, gurasoetako batek desgaitasunen bat duenean, zenbaketarako, ondorengo bat balitz bezala hartuko dela. Horrez gain, seme edo alaba batek desgaitasunen bat duenean, biren lekua hartuko du zenbaketan, hobariari begira.
Irun
OHZ (aldaketa): hobaria % 50etik % 60ra igo da, eta handitu egin da katastro-balioaren muga ere, 273.259 eurotik (edo 311.083 euro garajedunentzat) 277.371 eurora (edo 315.764 euro garajedunentzat).
Ibilgailuen gaineko zerga (aldaketa): zaldi-potentzia fiskalen muga igo da, 16tik 19,99ra.
Legorreta
Ibilgailuen gaineko zerga (aldaketa): % 100eko hobaria jabetzan ibilgailu bakarraren duten familia ugariei.
OHZ (aldaketa): % 10etik % 90era bitarteko hobaria familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da, lanbide arteko gutxieneko soldatarekin lotuta.
Zarautz
OHZ (aldaketa): katastro-balioaren igoera, 180.000 eurotik 200.000 eurora, eta azken horixe izango da hobaria aplikatzeko gehieneko balioa; hobaria % 20tik % 90era bitartekoa da, familia-errenta estandarizatuaren arabera. 30.000 euroko muga familia-errenta estandarizatuan (5 kideko familia batean, diru-sarrera gordin baliokideak 72.000 eurokoak lirateke)
Zumaia
Ibilgailuen gaineko zerga (aldaketa): 14 zaldi fiskalen muga kendu da hobariak eskuratu ahal izateko; % 20tik % 40ra bitartekoak dira hobariak, eta muga 90.000 euroko diru-sarrera gordin maximokoa da.
Zumarraga
OHZ (aldaketa): katastro-balioa 180.000 eurora arte igo da, eta % 50eko, % 70eko edo % 90eko hobaria eskuratzeko bidea mugatzen du horrek (familiako kideen kopuruaren arabera).