Gogoratzen dizuegu Garraio Ministerioak % 90erainoko deskontuak aktibatu dituela uda honetan garraio publikoan bidaiatzeko, bai Espainian bai Europan zehar, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat (1994ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak).
Beherapenak Estatuaren titulartasuneko trenetan eta autobusetan bidaiatzeko txartel arruntetan eta joan-etorrikoetan aplikatuko dira, baita Interraileko txarteletan ere, 2024ko uztailaren 1etik irailaren 30era bidaiatzeko izanez gero.
Beherapenez gozatzeko, WEBGUNE HONETAN erregistratu behar dira; ondoren, kode bat eskuratuko dute enpresa operadoreari emateko eta hark txartela ematean deskontua aplikatzeko.