Seme-alabak dituzten familientzako laguntzak

Seme-alabak dituzten familientzako laguntzak

Martxoaren 1ean, jaiotzagatiko, harreragatiko edo adopzioagatiko laguntza berriak eskatzeko epea abiatu da. Laguntzok hilean 200 eurokoak izango dira lehen eta bigarren seme-alabentzat, eta, hirugarren eta hurrengoen kasuan, hilean 100 eurorekin luzatuko dira, harik eta haurrek zazpi urte bete arte. Jarraian, zenbateko eta epe zehatzak ikus ditzakezue.

Tabla ayudas por hijo eus

*FFE, Familia Errenta Estandarizada

0 eta 3 urte bitarteko seme edo alaba oro: jaiotza, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintza-eskuordetzea edo tutoretza gertatu zen hil osoa lagunduko da diruz. Ez, ordea, semeak edo alabak 3 urte betetzen dituen hila. Adibidez: nire alaba 2023ko otsailean jaioz gero, laguntza 2023ko otsailetik aurrera hasi eta 2026ko urtarrilean amaituko litzateke.

Hirugarren seme edo alaba eta ondorengo oro: 3 urte betetzen diren hil osoa lagunduko da diruz, jaiotza, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintza-eskuordetzea edo tutoretza gertatzen denetik. Ez, ordea, semeak edo alabak 7 urte betetzen dituen hila.

Erditze Anizkoitza, Adopzio Nazional Anizkoitza eta Nazioarteko Adopzioa: hileroko laguntza jasotzeaz gain, ezohiko beste laguntza bat jaso ahal izango dute: ordainketa bakarrekoa, zenbatekoa erditze edo adopzio anizkoitz osteko seme-alaba kopuruaren eta familia-errenta estandarizatuaren arabera ezarrita.

Laguntza berriak, urtarrilaren 1era atzeraeraginezkoak, modu telematikoan eska daitezke esteka honetan (beharrezkoa izango da laguntza kanal honen bidez eskatzea ahalbidetzen duen identifikazio-bitarteko bat izatea), edo aurrez aurre Zuzenean zerbitzuak EAEko hiru hiriburuetan dituen bulegoetan, Posta-bulegoetan edo udaletxeetan.

Orain arte urtero eskatu behar zen laguntza, baina Dekretu berria indarrean sartzearekin batera, bi eskaera bakarrik egin beharko dira hirugarren seme-alaben kasuan edo ondorengoen kasuan. Lehenengo eskaera jaiotza, adopzio nazionala edo nazioartekoa, adopzio aurreko zaintza edo tutoretza gertatzen den unean egingo da, eta bigarrena bigarren aldian, 3 urtetik 7 urtera arte.

JAIOTZA, ADOPZIOA, NAZIONALA EDO NAZIOARTEKOA, ADOPZIO AURREKO ZAINTZA EDO TUTORETZA:

Laguntzaren eskaera 2023ko urriaren 31 baino lehen egin beharko da, laguntzaren eskubidea jaiotzaren, adopzioaren, adopzio aurreko zaintzaren edo tutoretzaren hurrengo egunean has dadin, eta seme-alabak adopzioaren, adopzio aurreko zaintzaren edo tutoretzaren inskripzioa egin eta 3 urte betetzen dituen aurreko hilabeteko azken egunean amaituko da. Eskabidea 2023ko azaroaren 1etik aurrera aurkezten bada, laguntza eskaera egiten den hilabetetik aurrera hasiko da.

HIRUGARREN SEME-ALABAK ETA ONDORENGOAK:

Laguntzaren eskaera 2023ko urriaren 31 baino lehen egin beharko da, laguntzaren eskubidea seme-alabak adopzioa, adopzio aurreko zaintza edo tutoretza inskribatu eta 3 urte bete eta hurrengo egunean has dadin, eta adopzioa, adopzio aurreko zaintza edo tutoretza inskribatu zenetik 7 urte edo 7 urte bete aurreko hilaren azken egunean amaituko da. Eskabidea 2023ko azaroaren 1etik aurrera aurkezten bada, laguntza eskaera egiten den hilabetetik aurrera hasiko da.

Kontsultak

  • Eusko Jaurlaritzak 945 062 040 telefono-zenbakia eta umeak@euskadi.eus helbide elektronikoa gaitu ditu informazioa jasotzeko. Horien bidez, laguntza hauekin lotutako edozein gai kontsulta daiteke.
  • eus/ayudasmensuales webgunean, ohiko galderen atala ere badago.

Hala ere, zalantzarik izanez gero, Hirukide zuen esanetara dago.