Zaintzaileak kontratatzeagatiko hobariari eutsiko zaio Gizarte Segurantzan

Zaintzaileak kontratatzeagatiko hobariari eutsiko zaio Gizarte Segurantzan

Zaintzaileak kontratatzen dituzten kide ugariko familiek % 45eko hobaria izaten jarraituko dute Gizarte Segurantzako kuotetan. Izan ere, nahiz eta hasieran hobaria desagerrarazi, azkenean berreskuratu eta aplikatzen jarraituko da, aldi batez, behintzat, harik eta Gobernuak aurreikusitako hobari berrien araudia garatu arte.

Joan den maiatzaren 23an argitaratu zen BOEn kide ugariko familientzako neurri honi eustea jasotzen duen araudia, non zehaztuta dagoen 2024ko apirilaren 1etik aurrera egindako kontratuei aplikatuko zaiela, hau da, data horretatik aurrerako atzeraeraginarekin.