Joan den maiatzaren 15ean, Familiaren Nazioarteko Egunaren 30. urteurrenean, gure 25 urteak ospatzeko ekitaldi instituzionala egin genuen. 19:00etan hasita, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Francisco de Vitoria aretoan, erakundeen babes handia ez ezik, Hirukideko dozenaka familiaren eta zenbait erakunde laguntzaileren beroa ere izan genuen.
- Ekitaldiko argazkietarako esteka: hemen
- Hirukideren 25 urteko bideorako esteka: hemen
Ekitaldia hasi aurretik, argazki-saio bat egin genuen auditoriumaren kanpoaldeko photocall-ean, non agintari eta kargu publiko eta politikoak egon ziren.
Ekitaldia hasierako hitzaldiekin hasi zen. Hizlariak Hirukideko lehendakari Iñigo Abreu de Con, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosa, Gasteizko alkate Maider Etxebarri eta Arabako ahaldun nagusi Ramiro González izan ziren.
Jarraian, Hirukideren 25 urteen laburpen bideo bat proiektatu zen eta Hirukide eta bere elkarteetako batzarkideei sariak banatu zitzaizkien, 18 urte edo gehiago bete zituztelarik kargu hauetakoren batean: Gorka Álvarez, Pablo Jesús Larrabide, Alberto Cobo, María Gorostidi, Fernando Ortega, Miguel Bernar eta Maiteder Jiménez- Eguizábal.
Urte hauetan egindako gizarte-sentsibilizazioko film laburren laburpen bat proiektatu ondoren, Hirukideko zuzendari Natalia Diez-Caballerok 25 urte hauetan egindako lanagatik ezusteko errekonozimendua jaso zuen. Hirukideko lehendakari ohi Ignacio Mª de Guineak entregatu zuen, eta Nataliaren familia gonbidatu zuen eszenatokira laguntzeko.
Ekitaldia Hiruki musika eskolako sei ikasle eta hiru irakasleren emanaldiarekin amaitu zen. Horietako batzuk Hirukideko bazkideak dira, biolin eta biolazko bi musika pieza interpretatu zituzten eta familia ugarien irudiak proiektatzen ziren.
Ondoren, koktelari eman zitzaion bidea.
Hirukideko talde teknikoa, Ibai, Marta, Arrate, Natalia, Monica, Sophiko, Tatiana eta Laurarekin. Zorionak!