Eraldatu Gabonetako espiritua
Aurten, Gabon egunaren magia jada maite ez dituzun baina beste pertsona batzuei ilusioa egin ahal dieten gauzak berrerabiltzean eta trukatzean dago.
Abenduaren 4tik urtarrilaren 7ra bitartean, Ekoetxea Sareko ingurumen zentroek, Koopera eta Elkargunearekin batera, Gabon jasangarriagoak sustatzeko TRUKEGUNE ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, opari bakoitzak ilusioa eman eta ingurumena zaintzen lagun dezan.
TRUGEKUNE partekatzeko, gauzen balioa berreskuratzeko, “erabili eta bota” kontzeptuaz hausnartzeko, kontsumo arduratsua bultzatzeko eta dirua erabiltzearen alternatibak bilatzeko toki gisa sortu da. Objektu baten balioa edo erabilera objektu hori begiratzen eta trukatzen duenak erabakitzen du eta.
Informazio guztia: hemen