Irungo Oiasso Museoan, familiaz batera gozatzeko erakusketa, jarduera eta tailer asko topatuko dituzue. Antzinako Erromak dituen kontu erakargarrienetako bat da etxeko helduak zein txikiak liluratzen dituela, beraz, museoa familiarekin bisitatzea parada bikaina da. Hainbat aukera daude: Herkules heroia gidari duzuela bildumako enigmak ebaztea eta/edo Arkeolab tailerrean arkeologo bihurtzea.
Lekua: Eskoleta, 1 (Irun, Gipuzkoa)
Ordutegia: ekainetik irailera asteartetik larunbatera 10:00etatik 20:00etara eta igandeetan
10:00etatik 14:00etara.