Gabonak Irunen: argiak, dibertsioa eta denentzako jarduerak

Gabonak Irunen: argiak, dibertsioa eta denentzako jarduerak

Gabonetako argiak abenduaren 4an piztuko dira, 18:30ean, San Juan plazan, kalejira batekin, Udal Kontserbatorioko haur-abesbatzaren gabon-kantekin eta Giselaren kontzertuarekin girotuta.

Irunen, bi izotz-pista izango dira, handia Luis Marianoren lorategietan (abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra) eta txikia Sargia parkean; bigarren horretan, tirolina bat eta Gabonetako herrixka bat ere egongo dira. Anzaran plazan, berriz, txirrista erraldoi bat eta curling pistak jarriko dituzte, adin guztietarako ezin hobeak.

Gabonetako Azoka Zabalguneko plazan egongo da, abenduaren 13tik urtarrilaren 5era (jaiegunetan salbu), egurrezko etxoletan tokiko artisautza-produktuak eskuratu ahal izateko.

Horrez gain, txarangak, tailerrak, zinema, magia-gala, gaming gunea eta familia osoarentzako emanaldiak izango dira erdiguneko kaleetan.

Gozatzeko aukeraz beteriko Eguberriak!

  • Prezioak:
    • Tirolina: 1€
    • Izotz-pistak: 4 € 13 urtetik gorakoentzat
  • Lekua: Irun (Gipuzkoa)