Añana Gesaltza, munduko gatzaga multzorik zaharrenetakoa da, 6.500 urte baino gehiagoko historiarekin. Gune historiko honek lurrazpiko iturburuetako ur gazia banatzen duten terrazak eta kanalak ditu, lurrunketa bidez gatza ekoizteko.
Has ezazue eguna Gesaltza Añanara bisita batekin, Gasteiztik 30 bat minutura. Gatz Harana leku liluragarria da non gatzaren erauzketa tradizionalari buruz ikasiko duzuen. Bisita gidatuak daude (batzuk familientzako espezifikoak), eta haurrek gatz tailerretan parte har dezakete. Bisitaren amaieran, dendari begiratu bat eman eta dauzkaten gatz berezietako bat erosteko aukera izango duzue.
Bisitaren ondoren, aprobetxa ezazue inguruneko eremuetan piknika egiteko. Eraman ogitartekoak, fruta eta edaria aire zabalean eta familiartean kalitatezko denboraz disfrutatzeko, historiaz eta naturaz bateriko leku batean.
Tokia: Gesaltza Añana (Araba)
Ordutegia:
egunero 09:45 tik 14:30 etara eta 15:45 tik 19:30 etara
Prezioa:
- Orokorra
– helduak: 9 €
– 7 eta 12 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta: 2,50 €
– 6 urte arteko haurrak (6 urtekoak barne) eta heldu batek lagunduta: Dohainik - Berezia
– Ikasleak, jubilatuak, eta pertsonak desgaitasun batekin: 7 €
Informazio gehiago webgunean