Noiz jo daiteke familia bat kide ugariko familiatzat?
Bi seme-alaba dituen aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan ala ez, baldin eta haietako batek, gutxienez, desgaitasuna edo lan egiteko ezintasuna badu.
Aurreko ahaide bi, biek desgaitasuna dutenean edo batek, gutxienez, % 65eko desgaitasun-maila duenean edo lan egiteko ezgaituta daudenean, bi seme-alabarekin, komunak izan ala ez.
Guraso banandua edo dibortziatua, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta familia-unitate desberdinetan egon, betiere ekonomikoki bere mende badaude, ezkontideen etxebizitzan bizi izan ez arren.
Bi seme-alaba dituen gurasoa, beste gurasoa hilda dagoenean.
Tutoretzapean, harreran edo zaintzapean dauden gurasorik gabeko bi anai-arreba edo gehiago, tutorearekin, harreragilearekin edo zaintzailearekin bizi badira, baina horren kontura ez badaude.
Gurasorik gabeko hiru anai-arreba edo gehiago, 18 urtetik gorakoak, edo bi, horietako batek desgaitasuna badu, elkarrekin bizi direnak eta beren artean mendekotasun ekonomikoa dutenak.
Honako hauek dira seme-alabek bete beharreko baldintzak kide ugariko familia izan daitezen edo kide ugariko familia izaten jarrai dezaten:
Ezkongabeak eta 21 urtetik beherakoak izatea, salbu eta desgaitasuna edo lanerako ezintasuna badute. Muga hori 25 urtera arte luzatu ahal izango da ikasketak eginez gero, edo lan eginez gero, hileko ordainsaria Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino handiagoa izan ezean.
Aurreko ahaidearekin edo ahaideekin bizitzea (ikasketengatik, lanagatik, osasunagatik eta abarrengatik aldi baterako banantzeak ez du bizikidetza hausten).
Ekonomikoki aurreko ahaidearen edo ahaideen mende egotea.
Nola sailkatzen dira kide ugariko familiak?
Kide ugariko familiak kategoria hauetan sailkatzen dira:
Berezia:
Bost seme-alaba edo gehiago dituztenak.
Lau seme-alaba dituztenak, gutxienez horietatik hiru erditzetik, adopziotik, harrera iraunkorretik edo adopzio aurreko harreratik etorriak.
Lau seme-alabara dituztenak, baldin eta familia-unitatearen urteko diru-sarrerak, kide-kopuruarekin zatituta, urteko zenbaketan indarrean dagoen Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren % 75 baino handiagoak ez badira, aparteko ordainsariak barne.
Orokorra:
Gainerako familia-unitateak.
Zer da Kide Ugariko Familia Titulua, eta nola eta non eska dezaket?
Kide Ugariko Familia Titulua kide ugariko familia zarela egiaztatzen duen agiri ofiziala da, legez dagozkizun onura publikoak eskuratu ahal izateko. Estatu osoan da baliozkoa. Kide ugariko familia bihurtzean eska dezakezu.
Bizkaia
Bilbo
Diputazio kalea, 7 – ezinbestekoa hitzordua eskatzea
Urkixo zumarkalea 4, 3 – EZ da hitzordurik behar
Presako izapidetzea Gertun (ezinbestekoa hitzordua eskatzea):
Beste udalerri batzuk
Beste udalerri batzuetan bizi diren pertsonek Kide Ugariko Familia Titulua dagokion udaleko gizarte-zerbitzuen bidez ere izapide dezakete, aldez aurretik izapide hori egin daitekeen ala ez galdetuta.
Kide Ugariko Familia Tituluaren indarraldia
Kide Ugariko Familia Titulua seme edo alaba adingabeak legez ezarritako adina bete arte (21 urte, edo 26 urte, ikasketekin edo prestakuntzarekin jarraitzen badu) egongo da indarrean. Hala ere, tituluaren indarraldia baldintza horiek betetzen jarraitzen duten familia-unitateko kideei soilik aplikatuko zaie, ez, ordea, jada betetzen ez dituzten seme-alabei.
Kategoria bereziko kide ugariko familien kasuan, seme-alabek banan-banan izaera hori galdu eta kide ugariko familia titulutik atera arren, kategoriari eutsiko diote.
Nola berritu Kide Ugariko Familia Titulua?
Kide Ugariko Familia Titulua seme edo alaba zaharrenak 21 urte betetzen dituenean berritu behar da, eta, bere adinerako eta titulaziorako egokia den edo lanpostua lortzera bideratuta dagoen ikasketarik egiten ari bada, 25 urtera arte luzatuko da. Titulua berritzeko honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Aurreko titulua.
Desgaitasuna, ikasle-izaera, alarguntasuna, banantzea edo dibortzioaren gisako egoera bereziak edo aldaketak egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak.
Zer da Kide Ugariko Familia Txartela?
EAEn, Kide Ugariko Familia Titulua edukitzeak Eusko Jaurlaritzak bidaltzen duen Kide Ugariko Familia Txartela izateko eskubidea ematen du, Tituluaren barruan dauden 5 urtetik gorako pertsona bakoitzarentzat. EAEn balio duen banakako txartela da, pertsonala eta besterenezina, eta museoetan, garraio-konpainietan eta abarretan identifikatzeko Tituluaren ordez erabil daiteke.
Hala ere, laguntza edo deskontua jasotzeko eskubidea ematen duen erakunde bakoitzak nahi duen agiria eskatu ahal izango du (Titulua edo Txartela).
Txartelak Kide Ugariko Familia Titulua berritzen denean berrituko dira, eta beren baliozkotasuna Tituluaren data amaitzen denean iraungiko da.
Zein alde dago Kide Ugariko Familia Txartelaren eta Hirukideren txartelaren artean?
Eusko Jaurlaritzaren Kide Ugariko Familia Txartela da kide ugariko familia izaera egiaztatzen duen txartel ofiziala.
Hirukideren txartelak formatu digitala du, bazkide gisa egiaztatzen zaitu eta elkarteak dituen deskontu pribatuez gozatzeko eskubidea ematen dizu. Familiaren titularrei eta eskatzen duten seme-alabei ematen zaie. Bazkidea bazara, ikus deskargatzeko jarraibideak hemen.
Zer da Hirukide?
1999an sortu zen, Arabako (Hirukide Araba), Bizkaiko (Hirukide Bizkaia) eta Gipuzkoako (Hirukide Gipuzkoa) elkarteek bat egin zutenean. Gure helburu nagusia kide ugariko familien kolektiboaren eskubideak defendatzea da, bizitza instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialeko eremu guztietan.
2003an Onura Publikokoa izendatua, gaur egun 8.300 familia bazkide inguruk (43.000 bazkide) osatzen dugu elkartea, eta denei zerbitzu, abantaila eta jarduera ugari eskaintzen dizkiegu.
Azken 24 urteotan EAEn seme-alabak dituzten familien eta kide ugariko familien arloan izan diren aurrerapen askoren bultzatzaile edo protagonista izan gara. Hala ere, bide luzea dugu oraindik egiteko EBko herrialde askorekin parekatzeko, eta, horretarako, beharrezkoa da ahalik eta familia gehien batuta egotea.
Zergatik eta nola egin ninteke Hirukideko bazkide?
Elkarrekin indartsuagoak garelako. Hirukiden zenbat eta familia gehiago izan, orduan eta gaitasun handiagoa izango dugu administrazioen eta erakundeen aurrean gure eskubideak baliatzeko, eta kide ugariko familia gizartean dagokion lekuan jartzeko.
Kide Ugariko Familia Titulua duten edo izan duten familiak eta EAEn bizi direnak (eskubide osoko bazkideak) edozein herrialdetako elkarteetakoak izan daitezke.
Era berean, pertsona fisiko edo juridikoak bazkide izan daitezke, baldin eta dohaintza zehatzen edo aldizkakoren bat eginez elkarteari lagundu nahi badiote eta bertan beste partaidetza sozialik ez badute (bazkide babesleak).
Zer da Familia+ Plana?
Sektore pribatuko hainbat erakundek Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioko (FEFN ES) kide diren kide ugariko familiei eskaintzen dizkieten deskontu eta abantailen multzoa da.
Gainera, elkarte bakoitzak bere Deskontu-plana du. Hirukiderena ezagutzeko, egin klik hemen: Hirukideren Deskontu-plana
Zein da zure bazkide-zenbakia?
Bazkide-txartela lau zenbaki-serietan banatuta dago, eta zuen txartel digitalaren behealdean dago adierazita. Lehenengo seriea elkartearen kodeari dagokio (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa); bigarrena zure bazkide-zenbakia da; hirugarrena FEFNren barne-oinarriari dagokio; eta azkena, seme-alaben kopuruari.
Zenbat balio du bazkidetzeak?
Hirukideren urteko kuota 42 eurokoa da familiako, eta ekainetik urtarrilera bitartean gure bazkideei eskaintzen dizkiegun EROSKI Klubeko deskontu-txartelekin, besteak beste, 148 eurora bitarte aurrez daiteke. Horri oinetakoetan, arropan, osasunean, hezkuntzan, erregaietan eta abarretan ditugun deskontuak gehitu behar zaizkio, familiaren gastuaren eta familiak elkarteak eskaintzen dizkion deskontu esklusiboak ikusteko duen beharraren edo interesaren arabera.
Zein abantaila ditut bazkide izateagatik?
Hirukideko bazkide guztiek zerbitzu desberdinak dituzte urte osoan, baita kide ugariko familientzat bereziki pentsatutako jarduerak ere. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira: informazio- eta aholkularitza-zerbitzua, deskontuak Euskadi osoko 1.200 erakunde edo saltokitan baino gehiagotan, doako bizi-asegurua, gurasotasun positiboari buruzko hitzaldien bidezko prestakuntza, etab.
Zein laguntza publiko ditut kide ugariko familia izateagatik?
Ezinbestekoa da Kide Ugariko Familia Titulua indarrean izatea.