Eusko Jaurlaritzak kolektibo zaurgarrientzako berariazko laguntza-programa bat onartu du Interneterako konexio ultra-azkarra kontratatu edo dagoeneko kontratatutako abiadura areagotu ahal izateko. Horretarako, hilean 20 euroko 2.351 bonu digitalak emango ditu, 12 hilabetez (240 €), eta zenbateko hori zerbitzua ematen dien telekomunikazio-operadoreak jaulkitako hileko fakturatik deskontatuko da.
PERTSONA ONURADUNAK
Bonu digital hauen hartzaileak kolektibo zaurgarriak dira: Euskal Autonomia Erkidegoan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGDS) jasotzen duten pertsonak eta bizikidetza-unitateak.
ZUZKIDURA EKONOMIKOA
240 euro 12 hilekotan banatuta (programaren operadore-laguntzaileak jaulkitako fakturan 20 euroko murrizketa aplikatuko da hilero).
BALDINTZAK
– Euskal Autonomia Erkidegoan Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren (BGDS) onuradun izatea.
– Pertsona fisiko edo familia-unitate bakoitzeko bonu digital bat emango da.
– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
– Onuraduna EAEn erroldatuta egon behar da, laguntza hau argitaratu baino 6 hilabete lehenagotik, gutxienez.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
– Kolektibo zaurgarritzat jotako pertsona dela aditzera emateko erantzukizunpeko adierazpena. Bere ardurapean adingabeak baditu, adierazpenean azaldu beharko du.
– Onuradunaren benetako titulartasunaren egiaztagiria.
– Diru-laguntza emango duen Administrazioak onartutako Iruzurraren Aurkako Neurrien Plana baldintzarik gabe eta osorik onartu izana aditzera emateko adierazpena.
– Tartean diren Administrazio Publikoen arteko datu-lagapena onartu izana aditzera emateko adierazpena.
– Batzordeak sarbidea izateko baimen argia.
– Familia-liburuaren kopia.
– Azken 6 hilabeteetako Udal Erroldaren orria.
ESKAERA AURKEZTEKO EPEA
Eskaerak dagoen kreditua, 564.240 euro, agortu arte aurkeztu ahal izango dira, zeina 2023ko abenduaren 31rako exekutatu behar den; hau da, deialdian aurreikusitako 2.351 bonu digitalen aldeko ebazpena eman arte aurkeztu ahal izango dira.
Eskaeran atzera eginez gero, aurkezpen-hurrenkera zenbakia galdu egingo da; dena den, badago laguntza berriz eskatzea, ezarritako baldintzen arabera.
ESKAERA AURKEZTEKO LEKUA
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez: https://www.euskadi.eus/servicios/1215301
– Halaber, elektronikoki Eusko Jaurlaritzaren KZ-Gunea zentro publikoetan egin ahal izango da, bai eta aurrez aurre ere Zuzenean*-en bulegoetan.
*Ordutegia 8:00etatik 19:30etara da (abuztuan izan ezik, 8:00etatik 14:30etara).
– Gasteiz: Ramiro de Maeztu, 10 Baxua
– Bilbo: Gran Vía, 85
– Donostia: Andía, 13
Informazio ofiziala: Esteka