Kenkariak PFEZn kide ugariko familia izateagatik

Kenkariak PFEZn kide ugariko familia izateagatik

Gogoratu Euskadin Kide Ugariko Familia izateagatik kenkari hauek dituzuela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ):

ETXEBIZITZAGATIKO KENKARIA

Erosketagatik:

  • Ohiko etxebizitza erosteagatiko kreditu fiskalaren muga 36.000 €-koa da zergadun bakoitzeko.
Kenkaria % 23ko inbertsioa + finantzaketa (interesak)
Muga Araba 1.955 € Etxeb. 4.000 biztanletik beherako udalerri batean: 2.346 2.346 €*
Bizkaia 1.955 €
Gipuzkoa 2012/01/01 baino lehen erositako etxeb.: 2.760 € 2012/01/01 eta gero erositako etxeb. 1.955 €

*Kasu honetan 25 %eko kenkaria.

Alokairuagatik:

Kenkaria % 25
Muga Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

2.000 €

Gainera, badaude kontuan har ditzakezuen beste kenkari-mota batzuk ere, nahiz eta ez izan Kide Ugariko Familien kolektiboarentzako esklusiboak edota bereizgarriak:

 

KENKARI FAMILIAR ETA PERTSONALAK

Ondorengoengatik:

ARABA/ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA
Lehena 638 € 638 € 638 €
Bigarrena 790 € 790 € 790 €
Hirugarrena 1.332 € 1.332 € 1.332 €
Laugarrena 1.574€ 1.574€ 1.574€
Bostgarren eta hurrengoak 2.056 € 2.056 € 2.056 €
< 6 urteko ondorengoengatik 368 € 368 € 368 €
 => 6 urte eta < 16 urte 58 €

Elikadurarako urteko ordainketengatik: % 15

ARABA/ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA
Lehenengoarengatik limitea 191,40 € 191,40 € 191,40 €
Bigarrenarengatik limitea 237 € 237 € 237 €
Hirugarrenarengatik limitea 399,60 € 399,60 € 399,60 €
Laugarrenarengatik limitea 472,20 € 472,20 € 472,20 €
Bostgarren eta hurrengoengatik 516,80 € 616,80 € 516,80 €

Desgaitasun edo mendekotasunagatik:

Zergadun, guraso, haur, ezkontide, izatezko bikotekide edo laugarren mailara arteko (maila hori barne) zehar-ahaidearen desgaitasun edo mendekotasuna, edo 65 urte edo gehiago izanik desgaitasuna duen pertsonarena, baldin eta zergadunarekin bizi bada eta ez badago aipatu senideen edo antzekoen zerrendan jasoa.

ARABA/ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA
% 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa 849 € 849 € 867 €
% 65eko desgaitasuna edo handiagoa

Mendetasun ertaina (I. gradua)

1.212 € 1.212 € 1.224 €
% 75eko desgaitasuna edo handiagoa izatea eta 15 eta 39 puntu bitartean hirugarren pertsonarengandik jasotzea

Mendekotasun larria (II. gradua)

1.453 € 1.453 € 1.428 €
% 75eko desgaitasuna edo handiagoa izatea eta hirugarren pertsona baten laguntzaren 40 puntu edo gehiago lortzea.

Mendekotasun handia (III. gradua).
1.813 € 1.813 € 2.040 €

 

Adinarengatik:

BALDIN ETA 20.000 EURO EDO GUTXIAGOKO ZERGA-OINARRIA BADU ARABA/ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA
65 URTETIK GORAKO KENKARIA 367 € 367 € 367 €
75 URTETIK GORAKO KENKARIA 668 € 668 € 668 €

 

BAI 20.000 €< ZERGA-OINARRIA < 30.000 € ARABA/ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA
65 URTETIK GORAKO KENKARIA 367 € – [(BI-20.000) x 0,0367] 367 € – [(BI-20.000) x 0,0367] 367 € – [(BI-20.000) x 0,0367]
75 URTETIK GORAKO KENKARIA 668 € – [(BI-20.000) x 0,0668] 668 € – [(BI-20.000) x 0,0668] 668 € – [(BI-20.000) x 0,0668]

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 33/2013 Foru Arauaren 83. artikuluak adierazten duenez, 65 urtetik gorako zergadun bakoitzeko 346 euroko kenkaria aplikatuko da, betiere zergadunak 20.000 euroko edo gutxiagoko zerga-oinarria badu.

Desgaitasuna duen pertsonaren ondare babestuari egindako ekarpenengatik

% 30eko kenkaria, urtean gehienez 3.000 euroko mugarekin, desgaitasuna duten pertsonen ondare babestuari egindako ekarpenengatik.

Arbasoagatik (Araban bakarrik)
306 € (zenbateko hori % 15 handituko da zergadunek beren ohiko bizilekua 4.000 biztanletik beherako Arabako udalerri batean ezartzen badute).

BONU TERMIKOA

Bonu termikoari dagokionez, jakinarazten dizuegu iaz kontzeptu horrengatik jaso zenuten laguntza Araban eta Gipuzkoan ordaintzen duzuela, eta ez Bizkaian. Beraz, aurtengo PFEZn ondare-irabazitzat hartuko duzue. Estatuak autonomia-erkidegoen kontura kudeatzen eta ordaintzen du laguntza hori, eta, gure kasuan, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du.

Hirukidek bilera bat izango du laster EEErekin, Energiaren Euskal Erakundearekin, zenbateko hori, berez, hutsaren hurrengoa dela jakinarazteko, kontuan hartuta familiei ur beroaren, sanitarioaren, berogailuaren eta/edo sukaldearen fakturak eragiten dien kostua, hala badagokio, ez dituela zergak ordaintzen hiru lurraldeetako batean ere.