25 urte daramatzagu Euskadiko kide ugariko familien eskubideak ikusarazten eta defendatzen, eta, ospatzeko, kanpoko publizitate-kanpaina egin dugu markesinetan, euskarri digitaletan eta garraiobideetan.
Lehen aldiz baliatuko ditugu euskarri horiek kalean, gure data berezia ospatzeko, gure marka-irudia eta gure kolektiboaren presentzia indartzeko asmoz. Funtsean, euskarriak hiru hiriburuetan aukeratu ditugu, baina Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritan ere ikusi ahal izango da kanpaina.
Ospatzeko, azaroaren 27an, igandea, “Coco-Recuerda” musikala ikusteko 2 sarrerako packa zozkatuko dugu.
Zer egin behar duzu pare hartzeko?
👉 Jarraitu gure instagram kontua @hirukide_euskadi
👉 Post honi gustuko dut eman
👉 Partekatu #hirukide agertzen den autobus, tranbia, markesina, etabarren stories bat eta etiketatu @hirukide_euskadi
Partekatu storietan eta ospatu ezazu gurekin batera gure 25. urteurrena!!