Express inskripzioa

Edozein familia ugarik, erraz eta azkar, Alta Express bidez, Hirukidera bazkidetu daiteke, gure web orrian izena emateko eskaera bete beharrik izan gabe. Besterik gabe, 688 72 89 31 telefono mugikorrera WhatsApp bat bidalita honakoarekin:

  • Familia ugariaren titulua.
  • Gurasoen mugikorrak eta posta elektronikoak.
  • Urteko 42 euroko kuota pasatzeko kontu korrontearen zenbakia eta titularraren izena.

Datu horiek jasotakoan, elkarteak esteka bat bidaliko du mugikorrera, eta, bertan, gure erabilera-baldintzak eta datuak babesteko politika ONARTU beharko dira.

Inoiz ez zen hain erraza izan elkartean alta ematea!