Informazioa Aholkularitza

Informazioa eta aholkularitza

Hirukidek lan handia egiten du kide ugariko familiei beren eskubideei eta kolektiboarentzako laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza emateko. Zerbitzu hori hainbat kanalen bidez gauzatzen da: aurrez aurre, telefonoz eta posta elektronikoz, webguneko kontaktura idatziz edo sare sozialen bidez, bai eta aldizkariaren edo newsletterren bidez ere.

Informazioa

Informazio integrala ematen du kide ugariko familia izatearekin lotutako laguntzei, eskubideei, abantailei eta abarri buruzko zalantza guztiei erantzuteko.

Informazio hori ematen da Hirukidek hilero bazkideei bidaltzen dien newsletterraren bidez, bere urteko lau aldizkarien bidez, batzuetan SMS/WhatsApp bidez, eta webgunearen eta sare sozial hauen bidez: Instagram, Facebook eta Twitter.

Aholkularitza

Hirukidek kide ugariko familia izateari edo askotan izaten dituzten zailtasunei buruzko aholkuak ematen dizkie familiei: laguntzak, izapideak, prestazioak, eskubideak, abantailak, errekurtsoak, alegazioak… Era berean, haien eskubideak urratzen badira, kide ugariko familien alde egiten du Arartekoaren edo dagokion sailaren bidez.

Laguntza hori guztia aurrez aurre, gure bulegoetan, telefonoz, posta elektronikoz edo gure sare sozialen bidez (Instagram, Facebook eta Twitter) ematen dugu.