Joan den igandean, irailaren 29an, udazkeneko gure familia-irteera egin genuen Pasaia ingurura, non hiru jarduera egin genituen hainbat talde eta txandatan banatuta. Eguraldia lagun, aisialdiari, kulturari eta naturari eskainitako egun paregabea igaro genuen.
Jarduerak honako hauek izan ziren: bisita gidatua Albaola Itsas Kultur Faktoriara, hainbat ikaskuntza-probaz osatutako Ginkana Ekoaktiboa eta bisita Mater ontzi museora. Horien artean, Albaolako bisita nabarmendu zen, XVI. mendean Pasaian eraikitako San Juan bale-galeoiaren erreplikaren eraikuntzaren aurrerapenak ikusteko aukera eman baitzigun.
Familiarteko esperientzia aparta, familia gehienek inguruan bazkaldu ostean arratsalde-erdira arte luzatu zena eguzkiaz eta eguraldi onaz gozatuz.
Una gran experiencia en familia de la que disfrutamos pequeños y mayores y que se prolongó hasta media tarde, después de comer la mayoría de familias por la zona, aprovechando el sol y buen tiempo que nos acompañó.