Otsailean, hiru udalerritan izango gara gure bulego ibiltariarekin; hilaren 6an, 11n eta 25ean, zehazki, Galdakaon, Bergaran eta Sopelan, hurrenez hurren.
Hiru bisitetan, informazio-gune pertsonalizatua izango dugu goizean eta arratsaldearen zati batean. Bertan, gure zerbitzuak aurkeztu, eta gaurkotasun osoaren eta kolektiboarentzako laguntzen berri emango dizuegu; gainera, zuen zalantzak argitu eta iradokizunak jasoko ditugu.
Beti esaten dizuegun bezala, kide ugariko familiaren izaerari buruz dituzuen zalantza guztiak argitzeko unerik onena da, baita gure zerbitzuak, jarduerak eta abantailak azaltzekoa ere. Bazkide ez den kide ugariko familiarik ezagutuz gero, bertara gonbida dezakezu.
Ordua erreserbatzeko (ez da nahitaezkoa) HEMEN
GALDAKAO:
Data: otsailak 6, osteguna
Ordua: 09:00-14:00 eta 15:00-18:00
Tokia: Torrezabal Kultur Etxea (Lehendakari Agirre plaza)
BERGARA:
Data: otsailak 11, asteartea
Ordua: 09:30-14:00 eta 15:00-18:00
Tokia: udal-liburutegia, Errotalde Jauregia
SOPELA:
Data: otsailak 25, asteartea
Ordua: 09:30-14:00 eta 16:00-18:30
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta, 11)