Hirukide Gipuzkoaren Batzarra

Hirukide Gipuzkoaren Batzarra

Hirukide Gipuzkoa elkartearen Estatutuetan aurreikusitakoaren arabera, eta haren Zuzendaritza-batzordeak hartutako erabakiarekin bat eginda, Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusietarako deialdia egin da, apirilaren 26an, ostiralean, 16:00etan lehen deialdian eta 16:30ean bigarrenean, Pagola Gizagunean (Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea pasealekua 10, Donostia), Gai-zerrenda honi heltzeko:

OHIKO BATZAR NAGUSIKO GAI-ZERRENDA

  1. Aurreko Ohiko Batzarreko aktaren irakurketa eta, hala badagokio, onarpena.
  2. 2023ko helburuen betetze-mailari buruzko txostena.
  3. 2024ko helburuak.
  4. 2023 ekitaldiko kontuen eta 2024ko aurrekontuaren onarpena.
  5. Galde-eskeak.

EZOHIKO BATZAR NAGUSIKO GAI-ZERRENDA

  1. Aurreko Ezohiko Batzar Nagusiko aktaren irakurketa eta, hala badagokio, onarpena.
  2. Zuzendaritza-batzordearen aldaketa. (batzordekide berria)
  3. Galde-eskeak.