Iazkoa oso urte berezia izan zen, federazio gisa eman ditugun 25 urteak hainbat ekitaldi eta jarduerarekin ospatu baikenituen.
Oroitzapen-ekitaldiak
Maiatzaren 4ko eta 5eko asteburuan, familia-jardunaldi handia ospatu genuen Zarautzen, adin guztietarako dozenaka atrakzio, puzgarri, tailer, jolas eta ikuskizunekin, familiarteko mendi-ibilaldia, herri-paella, giza mosaikoa edo surfa barne.
Maiatzaren 15ean, ekitaldi instituzionala egin genuen Gasteizen, kargu eta ordezkari publiko eta politikoen ordezkaritza zabalarekin, baita erakunde pribatuetakoekin eta hirugarren sektorekoekin ere.
Maiatzaren 31n, Bizkaiko gure egoitza inauguratu genuen, Bilboko Deustu auzoan, ordezkaritza instituzional zabala izan zuen ekitaldian.
Kide Ugariko Familien XIV. Kongresu Nazionala
Azaroaren hasieran, Kide Ugariko Familien XIV. Kongresu Nazionala antolatu genuen Donostian, gure 25. urteurrenari amaiera emateko. Ia autonomia-erkidego guztietatik etorritako 250 familia inguruk saioz betetako plana izan zuten larunbat goizean, aisia arratsaldean eta plan ederra igandean Igeldo mendian.
Informazio- eta aholkularitza-zerbitzua
Gure newsletterraren, webgunearen, aldizkariaren, posta elektronikoaren, telefono-zenbakiaren eta aurrez aurreko arretaren bidez, familia bazkide guztiei informazioa eta arreta ematen jarraitu genuen. Hiru hilean behin argitaratzen dugun aldizkarian, gure 25. urteurrena ospatzeko hainbat artikulu berezi argitaratu genituen, urte hauetan guztietan gurekin izan diren familiak, erakundeak eta administrazioak aipatuta.
Eragin Politikoa
Joan den urtean, hainbat bilera egin genituen administrazioekin, erakundeekin eta kargu politikoekin. Hauteskunde autonomikoei begira, gure proposamenak helarazi genizkien alderdi nagusietako arduradunei. Era berean, hainbat alkaterekin bildu ginen edo alegazioak bidali genituen zerga-ordenantzetan familia ugariei hobariak emateko eta hobetzeko.
Udalerrien kanpaina
2024an, EAEko bederatzi udalerri bisitatu genituen, Hirukide aurkezteko eta kide ugariko familiei beren eskubideei buruzko informazioa emateko; zehazki, honako hauek: Andoain, Balmaseda, Durango, Eibar, Elorrio, Hondarribia, Legazpi, Leioa, Oiartzun, Ordizia, Sestao eta Zarautz.
Hirugazte
Hirugaztek jarduera bizia izan zuen hainbat arlotan: prestakuntza-ikastaroak eta tailerrak, gazteentzako bestelako aisialdi-planak, boluntarioen kanpamentuak eta campusak, argazki- eta reel-lehiaketak. Hirugazteentzako programa berezia nabarmendu zen bai kongresu nazionalean bai Gabonetako Hirupinean, baita “Gutun bat zuretzat” ekimena ere, non 2.500 ikaslek baino gehiagok gutun pertsonalizatuak idatzi eta eman zizkieten adineko pertsonei, bigarren urtez jarraian.
Jarduerak, lehiaketak eta zozketak
Urte osoan, familientzako lehiaketak, zozketak eta jarduerak antolatu genituen, gure erakunde laguntzaileen laguntzari esker. Nabarmengarrienak, IX. Argazki Lehiaketa, XIX. Christmas Lehiaketa, prestakuntza-hitzaldiak online, udaberri eta udazkeneko familia-irteerak, aisialdi- edo kultura-jardueretarako sarrera ugari, eta EROSKI Kluben zozketa bereziak eta Gabonetako saskiak.
Deskontu eta kanpaina bereziak
2024an, beste behin gure ahaleginak bikoiztuta, Hirudendetan beste 100 deskontu gehitzea lortu genuen. Halaber, beste ekimen batzuen artean, EROSKI Kluben deskontu-txartelei heldu genien berriro eta Hirubonuen kanpaina abiatu genuen udan.
KOPURUTAN
“Hirukide albisteak” aldizkariaren irakurleak | 37.600 |
Newsletterraren harpidedunak | 14.230 |
Artaturiko kontsultak | 1.085 |
Komunikabideetako agerpenak | 182 |
Bazkideentzako deskontu berriak | 102 |
Bilerak erakunde eta alderdiekin | 86 |
Bilerak entitate pribatuekin | 30 |
Parte-hartzea organismo eta ekitaldietan | 29 |
Antolaturiko jarduerak | 22 |
Helegiteak, erreklamazioak… | 21 |
Hirugazte jarduerak | 37 |